Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Azken eguneratzea: 2008/06/26
364 lagunek parte hartu zuten Kontratazio Elektronikoko Jardunaldietan.
Aipatu jardunaldiak Euskadiko Kontratisten Erregistroan izena emana duten enpresei zuzendurikoak izan dira, Miñanoko (Araba), Zamudioko (Bizkaia) eta Miramoneko (Gipuzkoa) Parke Teknologikoetan ospatu izan direlarik.

Azken hiru urteotan bezala, aurten ere Kontratazio Elektronikoko Jardunaldiak antolatu dira SPRI-ko “Enpresa Digitala” programaren laguntzarekin.

Jardunaldietan jorratutako gaiak honako hauek izan dira:

-Sektore Publikoko Kontratuen Legedi berriak dakartzan aldaketak.

-Eusko Jaurlaritzaren kontratazioari buruz internetez eskainiko den “Kontratatzailearen Profilari” buruzko informazioren berri ematea.

-Hiritarrentzat administrazio publikoko zerbitzu elektronikoetan sarbidea arautzen duen 11/2007 izeneko Legeak kontratazio elektronikorako erabiltzen diren dokumentutan izango duen eragina.

-Berme Digitalen eta Finantza kaudimeneko txostenen aurkezpen digitala kontratazio publiko elektronikoan.

-Kontratisten Erregistro Ofizialerekin izapideak internet bidez egiteko aplikazio berriaren aurkezpena.

Aurtengo jardunaldietan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariaz gain, Arabako Foru Aldundiko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) ordezkariek parte hartu zuten. Izan ere, aipatu elkarteek bere lehen lehiaketa elektronikoak abian jarriko dituzte gutxi barru.

Izenpek (Euskal Administrazioen egiaztapen erakundeak) ere jardunaldietan partaide izan zuen, Osasun Nortasun Agiri (ONA) berria aurkeztuz eta aipatu txartela lortzeko aukera emanez.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak kontratazio elektronikoari dagokionez 2008. urterako finkatutako helburuak eta etorkizuneko jomugak agertu zituen. Azkeneko bi urtetan zehar burututako lanen ondorioz, honako aurrerapauso berri hauek jakitera eman zituen:

-Kontratazioei dagozkien jakinarazpenak etorkizunean, nahitaez, elektronikoni egingo direla, berdin-berdin paperez edo elektroniko burutuko diren kontrataziotan.

-Abian direla bakarrik elektronikoki eskainiko diren lehenbiziko kontratazio espedienteak

Aurrera pauso berri hauek Europako Batasuneko 18/2004/CE  zuzentze arauak bete beharraz lotuta daude. Izan ere, Europako Batasuneko Administrazio Publiko guzia behartuta dago 2010. urterako bere kontrataziotik %50 elektronikoki egiten. Eusko Jaurlaritzak aipatuko betekizuna ahalik eta azkarren batzeko asmo dauka.


Miñanoko Jaurnaldia. 2008ko ekainaren 18an

Miramongo Jaurnaldia. 2008ko ekainaren 19an

Zamudioko Jaurnaldia. 2008ko ekainaren 20an