|
Gogoratu behar da, baita, antzerako bideari ekin izan diotela honako kontratazio gune hauek guztiak:
· Ogasun eta Herri Administrazioko Saileko Kontratazio Batzorde Nagusiak.
· Osakidetzak aldez aurreko abisu orokor bat igorri izan ziela Farmaziagintzako enpresei zera adieraziz: sendagai den-denak kontratazio elektronikoaren bitartez kontratatu egin ahal izango zirela.
· Herrizaingo Sailaren Segurtasun Sailordetzako Baliabide Orokorren Zuzendaritza (Erandio, UTAP-tzak esaguna izan dena) 6 hilabetetik hona kontratatzen ari den informatika espediente guziak kontratazio elektronikoaren bitartez luzatzen dabil.
· Industria, Merkataritza eta Industria Saila.
Duela bi urtetik hona, Eusko Jaurlaritzak lanean dirau Enpresek kontratazio elektronikoa beraien borondatez onartu eta erabili dezaten. Urrats berri bat jorratuz, hemendik gutxira soil-soilik elektronikoki erabili ahal izango diren lehen bi espedienteak argitaratuko ditu.
Aipatu espedienteak aplikazio informatikoak garatzearekin lotuta egongo dira eta horietatik bat garrantzitsua izango da, oso. Espediente horietan interesa izango duten enpresek nahitaez kontratazio elektronikoa erabili beharko dute beraien eskaintzak aurkeztu ahal izateko.
Lehiaketa elektronikoaren derrigorrezkotasuna poliki-poliki beste espediente mota askotara zabalduko da.

|