|
Lehiaketa elektronikoaren derrigorrezkotasuna poliki-poliki beste espediente mota askotara zabalduko da.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Kontratazio Elektronikoaren Erabiltzaileentzako Arreta Gunearen ahalmena handitu egin du.
Zuzenean, Eusko Jaurlaritzaren Hiritarrentzako Arreta Zerbitzua, da telefonoz nahiz posta elektronikoz kontsultak egiteko sarbidea.
Honako hauek dira Zuzenean delako zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bideak:
- 012 telefono zenbakia markatu behar dute Euskal Autonomia Erkidegotik deitzen dutenek.
- 945.01.80.00 telefono zenbakia, berriz, Estatuko beste edozein tokitatik deitzen dutenek.
- Honako hau da Interneteko helbidea: www.euskadi.net
- Eta hau, posta elektronikoko helbidea: laguntzakpe@ej-gv.es
|