Eusko Jaurlaritzaren 2004-2006ko On line Administrazioaren Plan Estrategikoaren barnean, Kontratazio Publiko Elektronikoa Euskal Enpresei, Administrazioari, Funtzionarioei eta Gizarteari berari onurak ekarriko dizkien estrategia moduan aurkeztu da. Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publiko Elektronikoaren eredua sistema segurua baina eskuragarria, zorrotza baina erraza, erabilgarria eta agerikoa da.
Eusko Jaurlaritzak hedapenaren eta trebakuntzaren alde egindako apustu handia da, Euskal Enpresei lehiarako eta eragiketarako abantailak ekarriko dizkiena.

Helburu orokorrak:
-
Eraginkortasuna handitzea eta kudeaketa kostuak gutxitzea.
-
Enpresei zerbitzu hobea eskaintzea.
-
Kontratazio prozesuetan irizpide homogeneotasun handiagoa lortzea.
-
Lehiakortasuna sustatzea, komunikazio ireki eta eraginkorraren bitartez.
-
Enpresa guztiek Euskal Administrazioak eskaintzen dituen negozio aukerak ezagutu ditzaten eta horiez balia daitezen sustatzea.
-
Erosketa elektronikoa eta Izenpe Elektroniko Ezagutua bultzatzea.
Enpresentzako onurak:
-
Komunikazio bide berria, bakarra, erraza eta erosoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin negozioa egiteko aukeretara iristeko.
-
ETE-ek Administrazio Publikora hurbiltzeko dituzten oztopoak murriztea.
-
Kontratazio ziklo osoa era digitalean ikusteko eta tratamendua egiteko aukera eskaintzea.
-
Etorkizunean Administrazio Publikoak kontratazioa egiteko metodo bakartzat hartuko duen mekanismoarekin probak egiteko eta trebatzeko aukera ematea.
Horrez gainera, eskaintza era elektronikoan eginez gero, enpresek:
-
Denbora gutxiago beharko dute eskaintzak prestatzeko.
-
Prozesatzeko epeak laburtuko dituzte.
-
Merkatuaren ezagutza maila hobetuko dute.
-
Ez dute posta kosturik izango.
-
Ez dute mugitu beharko.
-
Prozesu errepikakorrak ezabatuko dituzte.
Enpresentzako bermeak:
-
Pertsona baimenduek bakarrik izango dute informazio eta datuetara sartzeko aukera.
-
Eskaintzaileen isilpekotasuna.
-
Prozesu informatikoak babesten dira baimenik gabeko manipulazioen aurrean.
-
Eskaintzak erabat isilpekoak dira.
-
Eskaintzak jaso izanaren segurtasuna eta bermea.
-
Proposamenak jendaurrean zabaltzeko finkatu den egunera eta ordura arte ez da eskaintza ekonomiko eta teknikoetara sartzeko aukerarik izango.
-
Jendaurrean zabaltzeko ekitaldi horietara era birtualean sartzeko aukera prozeduran interesa dutenentzat.
|