
|
Lekua
KURSAAL
Biltzar Zentroa 2. aretoa
Zurriola etorbidea 1
20002 Donostia-San Sebastián
Tel:+34 943 00 30 00
Fax:+34 943 00 30 01
www.kursaal.org
|
 |
Lan hizkuntzak
Lan hizkuntzak gaztelania eta ingelesa izango direnez, aldibereko itzulpenak egingo dira mintegi osoan zehar.
Izena emateko kuota
Prezioa 350 eurokoa izango da, eta honako hauxe egongo da barne: agiriak, atsedenaldietako kafea, bazkariak eta bertaratze-ziurtagiria. Ostatua eta garraio-kostuak parte-hartzailearen edo bere administrazioaren konturakoak izango dira.
Izena emateko azken eguna: 2008ko apirilaren 16a
Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da azken eguna baino lehen ordaintzea.
Egun horren ostean ezeztatuz gero eta beste parte-hartzaile baten izena eman ezean, ezeztatzeagatiko gastuak 150 eurokoak izango dira.
Informazioa eta izena emateko helbidea
Natalia Doménech García, programa-antolatzailea
Administrazio Publikoaren Europako Institutua - Europako Eskualdeen Zentroa (IEAP-CER)
Girona kalea 20 - 08010 Bartzelona
Tel.: +34/93 567 23 89 Faxa: +34/93 567 23 56
e-posta: n.domenech@eipa-ecr.com
Era berean, IEAPren web orriaren bidez ere badago izena ematerik: http://www.eipa.nl
Zure datuak geure datu-basean gordeko ditugu, eta geure jarduerei buruzko informazioa bidaltzeko baino ez ditugu erabiliko. Gure artxiboetan egon nahi ez baduzu, dagokion laukian egin klik, izena emateko orrian bertan.
Ostatutza
Donostian hotelik erreserbatu behar baduzu, hona hemen Kursaal Biltzar Zentrotik hurbil dauden hotelen zerrenda. Erreserba hotelean bertan egin daiteke zuzenean:
Costa Vasca hotela ****: Pio Baroja etorbidea, 15 (Tel.: +34 943 317 950) - www.aranzazu-hotels.com
San Sebastián hotela ****: Zumalakarregi etorbidea, 20 (Tel.: +34 943 316 660) - www.aranzazu-hotels.com
Londres e Inglaterra hotela ****: Zubieta, 2 (Tel.: +34 943 440 770) - www.hlondres.com
Europa hotela ***: San Martín, 52 (Tel.: +34 943 470 880) - www.hotel-europa.com
Niza hotela ***: Zubieta, 56 www.hotelniza.com
Colina hotela **: Zumalakarregi etorbidea, 21 (Tel.: +34 943 212 200)
Baieztapena
Izena emateko orria jaso ondoren, parte hartzeko baieztapena bidaliko dizugu posta elektronikoz.

|