Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Araudiari dagozkion alderdiak


1. AURKEZPEN EPEAK

Muga Epea
Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren 2004ko abuztuaren 16ko 4673 zk. Aginduak adierazten duen bezala:  Epeen kontaketa egiteko, idazki edo komunikazio baten aurkezpenak eraginak izango ditu indarrean dagoen araudiaren arabera. Epea beteta dagoela ulertuko da transmisioa epearen barruan hasi eta arrakastaz bukatzen bada.

Lanegunak
Sistema informatikoa erabiltezin egon ezean, eskaintza elektronikoa edozein unetan egin ahal izango da, eskaintza epearen barruan, honako hauek bereizi gabe: Ordutegiak (24h/24h erabilgarritasuna); Jaiegunak (7 egun/7 egun erabilgarritasuna).

Jaiegunak
Jaiegun batean jasoz gero, Kontratazio Publiko Elektronikoko Sisteman erregistro telematikoa behar duten eskarien, idatzien eta komunikazioen sarrera hurrengo eguneko laneguneko lehen orduan egingo da. 
Erregistroa Jaiegun batean - Eragin horietarako, sarreraren idazpenean, aurkezpen data eta ordu gisa idatziko dira harrera berez egin zen data eta ordua; sarrera data eta ordu gisa agertuko dira hurrengo laneguneko zero ordua eta segundo bat.

Erreferentzia Ordua eta Eguna
Erreferentzia ordua eta eguna izango da Eskaintza Elektronikoko sistema informatikoan adierazten dena.

Data eta Ordu Ofiziala
Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemaren erregistro telematikoa espainiar data eta ordu ofizialak arautuko du.
Erlojuaren Sinkronia Izenperekin
Orobat ezartzen da Kontratazio Publiko Elektronikoko Sistemak erlojua sinkronizatuta izango duela Izenpe Ziurtapen Erakundekoarekin.

 

2. KONEXIOEN IRAUPENAREN MUGAK

Eraginkortasun eta segurtasun arrazoiak direla medio, Eusko Jaurlaritzak bere aplikazioetatik kanpoko konexioetarako ezarritako gehienezko denbora 2 ordukoa da, gutxi gorabehera.
Transakzioaren iraupenak beste mugak batzuk izan ditzake, Interneteko zure hornitzaileak ezar lekizkizukeen zerbitzu-baldintza tekniko edo komertzialen arabera.

 

3. MUGAK FITXATEGIEN NEURRIAN

Izan ere, Eskaintza Elektronikoaren euskarri den azpiegituraren hainbat osagaik mugak ezartzen dizkiote bidal daitezkeen fitxategien neurriari:

  • Ezarritako konexio tartean fitxategiak bidali ahal izateko eskura duzun banda zabaleraren arabera: proportzioa gehienez 225 MBkoa da edo 112 MBkoa estimazio errealistan, 256 Kbps dituen banda zabalera baterako.
  • Zure ordenagailuan erabilgarri duzun RAM memoriaren arabera: proportzioa  35 MBkoa da 256 MBko ordenagailu batentzat, ken 10 MB eskatutako sinadura gehigarri bakoitzarengatik.

Eskaintza Elektronikoko aplikazio berak ez die inolako mugarik ezartzen fitxategien neurriari; hala ere, badira prozesuan esku hartzen duten beste osagai batzuk eta haiek mugatu egiten dute bidal daitezkeen fitxategien neurria:

  • Weblogic aplikazioen zerbitzariak Internetetik sartzen den Eusko Jaurlaritzako aplikazioen euskarriak, alegia, 2 orduko muga ezartzen die konexioen iraupenei. Eskaintzaileak, beraz, ezingo ditu bere banda zabalerak denbora tarte horretan bidal ditzakeenak baino handiagoak diren dokumentuak jaitsi.

    • Banda zabaleraren erabilgarritasuna alderdi askoren mende dago (lineen saturazioa, iturri/helburuaren erabilgarritasuna, etab.), beraz, transmisio abiadura ez da sarritan balio nominalera iristen; askotan, guztiz apalagoak diren balioetatik ere mugitzen da. Horregatik, %100eko banda zabaleraren erabilgarritasunean oinarritzen diren taulan eskaintzen diren datuak (erdiko zutabea) zalantzagarriak izan daitezke; %50eko banda zabaleraren erabilgarritasunean egindako estimazioa errealistagoa izan daiteke (eskuineko zutabea). Nolanahi ere, eskaintzen diren datuak orientagarriak dira.

    • Eskaintzaileak ADSL konexio bat badu, jakitun izan behar du banda zabalera asimetrikoa dela: handiagoa da datuak jasotzeko bidaltzeko baino. Zure hornitzaileak adierazten dizunean, esate baterako, 1 Mbps duzula, datuak jasotzeaz soilik ari da, eta ez bidaltzeaz. Eskaintzak bidaltzeko orduan, eskaintzaileak ez du datu hori kontuan izan behar, baizik eta zerbitzuko kontratuaren letra txikian seguruenez agertuko den askoz apalagoa den beste bat.
  • IZENPEren sinadura programak sina daitezkeen fitxategien neurria mugatzen du, sisteman erabilgarri dagoen RAM memoriaren arabera.

    • Eskuragarri dagoen RAM memoria sistemaren memoriaren nahiz une oro aktibo dauden programen esku dago. Horregatik gomendatzen da aktibo dauden programa guztiak ixtea fitxategien sinadura egin aurretik.

    • Sinadura anizkunaren kasuan (administrari erkidetuak), sinadura gehigarri bakoitzeko, fitxategien neurria murriztu behar da 10 bat MB. Hau da, eskaintzaileak 256 MBko RAMa duen PC bat badu, eta hiru sinadura eskatzen badira, bidaliko diren fitxategien gehienezko neurria honako hau izango da:

35 - 2*10 = 15 MB

 




Azken eguneratzea: 2006/04/25