Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hasiera
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontratazio Publiko Elektronikoa

W3C-WAI

contratacion
Eskaintza era elektronikoan egiteko baldintzak
4. Baldintza teknikoak


1. Izenpe egiaztagiria 2. Kontratisten erregistroan izena ematea 3. Sisteman izena ematea 4. Baldintza teknikoak

 

Windows edo Windows-NT eragiera sistema eta Internet Explorer nabigatzailea dauzkan ordenagailua edukitzea

  • Eskaintza elektronikoak egin nahi dituztenek honako eragiera sistema hauetakoren batez hornituriko PCa beharko dute: Windows XP SP1 (Service Pack 1, gutxienezko bertsioa), Windows NT.
  • Ordenagailuak Internet Explorer 5.5 nabigatzailea edo hortik gorakoa izan beharko du, eta Microsoften Java makina birtualaz hornitua beharko du izan.
  • Internet Explorer 7.0 edo goragoko mailakoa baduzu, prozesuak iraun bitartean nabigazioko segurtasun maila murriztu egin beharko duzu, .dll luzapeneko artxiboak egikaritzeko behar adina murriztu ere. Izan ere, eskaintzak era elektronikoan sinatzeko, ezinbestekoa da SecretS_DLL.dll artxiboko funtzioak egikaritzea (zure ekipora jaitsi behar duzu artxibo hori).
    Oro har, zure ekipoa babeste aldera, Interneteko orrialdeek ezingo dute egikaritu zure ordenagailuko aplikazio bakar bat ere. Segurtasun maila aldi baterako murriztuta, gutunak eta txostenak kodetzeko eta sinatzeko gaituko dugu Kontratazio Elektronikorako aplikazioa. Gogoratu eskaintza prozesua amaitu ostean berriro handitu behar duzula zure segurtasun maila.
  • Era berean, eskaintza prozesuan ActiveXen bat instalatzeko baimena eskatzen badizute, baimena eman beharko duzu; izan ere, eskaintzak gutun-azalean sartzeko (dokumentuak paketatzeko) erabiltzen diren aplikazioak dira horiek.
  • Galde iezaiozu zure informatika teknikariari, eta egin konfigurazio horiek modurik egokienean.

 

Konfiantzazko webguneak aukeratzea

Aplikazioaren funtzio batzuk behar bezala gauzatzeko, ezinbestekoa da Internet Exploreren konfiantzazko webguneen zerrendan www.contratacion.info, www.euskadi.net eta www.ej-gv.net guneak sartzea.  Horretarako, Internet Explorer nabigatzailearen Tresnak menura jo beharko dugu:

  1. "Internet aukerak" zabaldu.
  2. Segurtasun karpeta aukeratu.
  3. "Konfiantzazko webguneak" aukeratu.
  4. "Webguneak" aukeratu.
  5. Helbideak sartu:
    www.contratacion.info
    www.euskadi.net

    www.ej-gv.net

 

"Real Player" bistaratze programa edukitzea

Zabaltze Ekitaldia urrunetik ikusteko, Eusko Jaurlaritzak web kamera bat ezarri du ekitaldia egingo den aretoan; hala, ekitaldiko irudiak Internet bidez transmititzen dira, Real Player bistaratze programari egokitutako formatuan.

Real Player doan deskargatzea

 

Eskaintzak behar bezala kargatzeko eta igortzeko bidea egiaztatzea

Eskaintzen bortxaezintasuna bermatzeko, aplikazioak programa osagarri bat (applet) deskargatzen eta exekutatzen du, automatikoki; programa horrek eskaintzak zatitu, kodetu eta igortzen ditu, baita, gero, deskodetu eta berrosatu ere.

Deskarga behar bezala egiten ez bada, eragiketa horiek gauzatzean exekuzio akatsa gertatzen da. Horrenbestez, programa osagarria behar bezala deskargatu den egiaztatzea eta, deskarga behar bezala egin ez bada, programa berriro eskuz instalatzea komeni da.

  • Programa osagarria behar bezala instalatu dugun jakiteko, honako urrats hauei jarraitu behar diegu:
    1. Windows (baldin eta zure eragiera sistema Windows XP bada) edo WinNT (baldin eta zure eragiera sistema Windows NT baldin bada) karpeta zabaldu.
    2. SecretS_ DLL.dll fitxategia karpeta horretan dagoela egiaztatu.
  • Programa osagarria instalatzeko:
    1. Erabiltzailearen Laguntza Zentroari eman gorabeheraren berri, zentro horrek SecretS_DLL.dll fitxategia posta elektronikoz bidaltzeko.
    2. SecretS_DLL.dll liburutegia Windows (baldin eta zure eragiera sistema Windows XP bada) edo WinNT (baldin eta zure eragiera sistema Windows NT baldin bada) karpetan kopiatu.

Secrets.dll liburutegia deskargatzea  (zip, 254 kb)

 


Izenpe egiaztagiri digitalari dagozkion elementu guztiak instalatu ondoren, honako urrats hauek egin behar dira:

1. IZENPEren web orrira jo: www.izenpe.com
2. Egiaztagiri digitalak/ IZENPE egiaztagiri erroa deskargatu aukera hautatu menuan.
3. Sinadura proba sakatu.
4. Izena, Abizenak eta Erakundea sartu, Sinatu sakatu aurretik (herritarren Egiaztagiria eduki arren, testuren bat idatzi beharko duzu, edozein, Erakundea atalean, bestela ezin izango baituzu aurrera jarraitu).
5. Sinatu sakatu.
6. PINa sartu.

Azken eguneratzea: 2007/04/12