Eskaintza era elektronikoan egiteko baldintzak 3. Sisteman izena ematea
Enpresa batek Kontratazio Elektronikoaren Sisteman izena eman nahi baldin badu, ezinbestekoa da Kontratisten Erregistro Ofizialean honako inprimaki hauek aurkeztea:
Aplikazioa erabiltzeko pertsona ahaldun eta baimenduen zerrenda.
Mezu eta jakinarazpen elektronikoak jasotzeko baimena duten pertsonen zerrenda.
Izena emateko inprimakien izapide TELEMATIKOA. (Gomendatutako prozesua, arinagoa)
Kontratisten Erregistro Telematiko Ofiziala sortzeko urrats moduan, abian da "Izena ematea Kontratazio Elektronikoko Sisteman" baliabide telematikoa.
"Izena ematea Kontratazio Elektronikoko Sisteman" baliabidearen bidez, eskaintza era elektronikoan egin nahi duten enpresei buruzko informazio hauek bildu nahi dira, ezinbestekoak Kontratazio Elektronikoko sistemarako:
Pertsona ahaldunak eta baimenduak eskaintzak aurkezteko eta enpresaren izenean kontratuak izenpetzeko.
Pertsona baimenduak aplikazioan eskaintzak prestatzeko (kargatzeko).
Pertsona baimenduak Informazio eta Jakinarazpen Elektronikoak jasotzeko.
Harremanetarako pertsonak, marketingari eta hedapenari begira.
Orain artean, "Izena ematea Kontratazio Elektronikoko Sisteman" paperean egiten zen, eta 2 inprimaki bete behar ziren horretarako Adobe Acrobat aplikazio bidez. Hemendik aurrera, prozedura telematikoak erabili ahal izango dira zeregin horretarako.
Aipaturiko baliabide telematikoak EJIE, SA Informatika Elkarteak sortu ditu, Administrazio eta Gobernu Elektronikoko Plan Estrategikoaren bitartez garatzen den e-Administraziorako Plataforma Teknologikoa oinarritzat hartuz.
Izena emateko inprimakien izapidea PAPEREAN. (Aspaldiko prozesua, motelagoa)
Beharrezko inprimakiak deskarga ditzake, edo bestela, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan edo bere zeinahi ordezkaritzatan dagoen Kontratisten Erregistro Ofizialean lortu ditzake.
Gainera, Eusko Jaurlaritza Kontratazio Publiko Elektronikoaren ereduari buruzko marketina eta hedapena egiten ari da posta bidez, eta bertan biltzen dira aipatutako inprimaki guztiak.
Inprimakiak bete, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzan edo bere zeinahi ordezkaritzatan dagoen Kontratisten Erregistro Ofizialean aurkeztu behar dira.
Baimendutako pertsonek Izenpek igorritako Ziurtagiri Elektronikoa eduki beharko dute, Kontratazio Elektronikoko Sistemarako aurreikusi diren bi modalitateetan (Herritar Ziurtagiria edo Enpresari dagokion ziurtagiria).
Honako hauek dira aurreikusten diren erabiltzaile/ahaldun profil motak:
Erabiltzaile "Aholkularia" enpresaren izenean sartu ahal izango da Eskaintza Elektronikoaren aplikazioan. Eskaintzak prestatzeko ahalmena izango du, baina ezingo ditu sinatu.
Erabiltzaile Ahaldunak (Solidarioak edo Elkartuak) eskaintzak sinatu eta bidali beharko ditu, baita kontratuak sinatu ere. Ahalordetzea enpresak emandako ahalmenen araberakoa izango da, eta ezinbestekoa izango da Kontratisten Erregistro Ofizialean izena emana izatea, ordezkaritzarako dauzkan gaitasun guztiak zehaztuz.
"Nagusia" laukitxoan, lehentasunez jakinarazpena nori egin behar zaion zehaztu behar da. Pertsona horrek Eskaintza Elektronikoaren prozesuarekin lotutako jakinarazpen guztiak jasoko ditu, adierazitako helbide elektronikoan.
Marketinari eta Hedapenari begira, Harremanetarako Pertsonak
Enpresak Kontratazio Elektronikoaren Ereduari buruz gertatzen diren berrikuntzak ezagutu ditzan, informazioa eta jakinarazpenak helaraztea nahi den pertsonen zerrenda egin beharko da.
Harreman orokorretarako pertsona: Kontratazio Elektronikoaren Ereduaren erantzuleekin harreman zuzena izango duen enpresako pertsona.
Idazkaria: Kontratisten Erregistro Ofizialari begira administrazio agiri guztiez arduratuko den enpresako pertsona.
Informatikaria: eskaintza elektronikoaren aplikazioa erabiliko den ordenagailua konfiguratzeaz arduratuko den enpresako pertsona.