Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ogasun eta Herri Administrazio Saila

euskadi.net-en hasierako sarbidea

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresen Sailkapena

Icono de Conformidad con el Nivel A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI

contratacion
Enpresen Sailkapena


Informazio orokorra Informazio orokorra
Izapideak egiteko prozedura
Sailkapena berritzea
Bilaketa
Galdera ohikoenak
Araudia
Inprimakiak

 

Zer da Enpresen Sailkapena?

Enpresen Sailkapena ezinbesteko baldintza da 120.202,42 euroko edo gehiagoko aurrekontua duten Lanak edo Zerbitzuak kontratatzeko lizitazioetan parte hartu ahal izateko.

Sailkapen Zerbitzuaren bitartez, Administrazioarekin kontratua izan dezaketen eta kaudimen juridiko, ekonomiko eta tekniko egiaztatua duten enpresen erregistroa edukitzeko beharrari erantzuten zaio; bertan definitzen da enpresak zenbateko  kontratuetan sar daitezkeen, legedian zehaztutako kategorien arabera.

Bildutako datu guztiak Euskal Administrazio Publikoen organoen eskura jartzen dira (Administrazio Autonomikoa, Foru Administrazioa eta Toki Administrazioa), sailkatutako enpresei buruz egin beharreko kontsultak egin eta behar duten informazioa eskura dezaten.




Euskal Autonomia Erkidegoak egindako Sailkapenak mugagabea balioa dauka. Hala ere, mantentzen den bitartean, enpresaburuak urtero ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatu beharko du. Eta hiru urtez behin, kaudimen teknikoa eta profesionala.


Nork ematen du Enpresen Sailkapena:

  • Ondarearen Zuzendaritzaren Sailkapen zerbitzuari eta Ogasun eta Herri Administrazioaren saileko Kontratazio zerbitzuari dagokie sailkapen eskaeren azterketa egitea.
  • Kontratazio Administratiborako Kontsulta Batzordeak ematen du enpresen sailkapena, Sailkapen Batzordearen bitartez.
  • Sailkapen Batzordea hilean behin biltzen da.
  • Sailkatutako enpresa bakoitzak bere egiaztagiria eskuratzen du, eta horrekin Euskal Administrazio Publikoaren lizitazioetara aurkez daiteke.


Nork eskatzen duen Enpresen Sailkapena:

Administrazio Publiko guztiek: Estatuko Administrazioak, Administrazio Autonomikoak, Foru Administrazioak eta Toki Administrazioak.




Enpresen Sailkapenaren eremua, eta bere eraginak Estatura hedatzea:

  • Igorritako Sailkapena Autonomia Erkidegoan bertan erabiltzekoa da. 

  • Alabaina, Euskal Autonomia Erkidegoan Enpresen Sailkapena eskuratu ostean, bere eraginak Estatura ere hedatzeko eskaera egin daiteke.

 

 


 

Azken eguneratzea: 2008/05/28
econtratacion