Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritza
Laguntza ekonomikoak emateko araubidea bildu eta arautzea; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan arrantzaren menpe-menpean bizi diren eskualdeak, bertako ekoizpen-sarearen dibertsifikazioaren bitartez, berrindartzeko eta eraberritzeko jarduerak eta inbertsioak finantzatzeko.
Pertsona fisikoak; pertsona juridiko pribatuak –irabazi-asmodunak zein bakoak–, toki entitateak, toki izaerako ente publikoak, zuzenbide publikoko korporazioak eta indarreko legedian jasotako beste edozein forma juridikokoak, aipatutako betekizunak bete beharko dituztela.
3.038.628 euro erabiliko dira, guztira, 2008ko ekitaldian. Horietatik 788.628 euro 2008ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio; 2.250.000 euro berriz, 2009ko ekitaldiko konpromiso-kredituari.
234/2000 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez sustapen eta garapen laguntzak arautu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuetarako.
AGINDUA, 2008ko apirilaren 15ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, 2008ko ekitaldiko deialdia egin duena azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuak aurreikusi dituen laguntzetarako. Dekretu horrek sustapen eta garapen laguntzak arautu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren menpe-menpeko eremuetarako.
Ibon Arbaiza Ugarte
Telefonoa: 945 01 63 07
Fax: 945 01 99 89
Posta elektronikoa: i-arbaiza@ej-gv.es
- Laguntza-eskabideak izapidetzeko
a) Eskabide-orria, behar den moduan beteta, eta eskatzaileak edo haren legezko ordezkariak sinatua.
b) Ordainketa burutzeko dokumentazioa ('Hirugarrenen Alta').
c) Eskatzailearen (pertsona fisikoa) NANaren fotokopia.
d) Eskatzailea eratzen ari den pertsona juridikoa bada, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta ordezkatzeko duen boterea egiaztatzeko ziurtagiria.
e) IFZren fotokopia, erakundearen estatutuak, eta erakundeari dagozkion erregistro publikoetan izena emana duela egiaztatzeko ziurtagiria, eskatzailea pertsona juridikoa bada.
f) Egin beharreko jardueraren azalpen-memoria, kasuan kasukoa. Hurrengoak jaso beharko ditu: kokapen geografikoa, inbertsioaren zenbatekoa, ordainketari, finantzaketari eta enplegu-sorkuntzari buruzko aurreikuspenak, bideragarritasuna, eta baita Dekretuan definitu diren jardueren barruan dagoelako justifikazioa ere.
- Inbertsioak badira, aurreikusitako inbertsioen burutze- eta ordaintze-epeak ere zehaztuko dira.
- Prestakuntzarako laguntzak badira, honako hauek adieraziko dira: eman beharreko irakaskuntzaren programa, parte hartuko duten irakasleak, zenbat ikasle aurreikusi den eta aurrekontu zehatza.
g) Udal-lizentziak eta baimenak, beharrezkoak badira.
h) Eskatzaileak dauzkan betebehar tributarioak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzeko agiria.
i) Helburu berbererako beste edozein erakunde publiko zein pribaturi laguntzarik eskatu bazaio, eskabideon zerrenda eta egoera (ukatuta, erantzun zain, edo onartuta), eta eskatutako diru-kopurua. Beste inolako laguntzarik eskatu ez bada, zinpeko aitorpenaren bidez egiaztatuko da.
- Laguntzaren ordainketa izapidetzeko
a) Inbertsioa egin dela edo/eta proiektuko jarduerak burutu direla egiaztatzeko agiriak, honakoak hain zuzen ere:
- Inbertsio produktiboen kasuan, teknikari eskudunak sinaturiko obra-ziurtagiriak, lanok gauzatu direla egiaztatzeko; horiekin batera, ordainketa egin dela frogatzeko fakturak edo agiriak.
- Inbertsio ez produktiboen kasuan, fakturaz gain, burututako jardueraren memoria.
- Prestakuntzarako laguntzen kasuan:
- Onartutako gastuak egin direla frogatzeko agiriak.
- Parte hartu duten irakasleen zerrenda.
- Izandako ikasleen izenen zerrenda.
- Ikastaroetara joateko ezarritako kuoten diru-sarreren frogagiria.
- Egindako ikastaroaren ebaluazio-memoria.
b) Eskatzaileak Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak ordainduta eta zerga‑obligazioak kitatuta dauzkala egiaztatzen duten agiriak.
c) Pertsonifikaturiko erakunde bat eratzeari baldintzatuta badago laguntza, eraketa-akta, estatutuak eta dagokion erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria.
2008/05/28 - 2008/06/27
LANDAREN ETA ITSASERTZAREN GARAPENEKO ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
ARRANTZA EGITUREN ZERBITZUA
Gran Vía, 81
48011 - Bilbao
ARRANTZAREN ANTOLAMENDURAKO ZERBITZUA
Easo kalea, 10
20006 - Donostia-San Sebastián
Eskabideak epe barruan aurkeztu ondoren, eta izandako akatsak zuzenduta, Balioespen Batzordea eratuko da, proiektuak honako irizpideen arabera ebaluatzeko:
Lehentasunezko irizpidea: proiektuak azaroaren 21eko 234/2000 Dekretuaren helburuetara egokitzea:
- Arrantzaren menpe-menpeko eskualdeetan kokatuta egotea: 35 puntu gehienez ere.
- Eskualde horien eragin-eremuan kokatuta egotea: 30 puntu gehienez ere.
Gainontzeko balorazio-irizpide bakoitzarengatik 5 puntu emango dira gehienez ere.
Diru-kopurua, agortzen den arte, proiektuen artean proportzionalki banatuko da, jasotako puntuazioan oinarrituta. Laguntza jaso ahal izateko, 45 puntu lortu beharko dira gutxienez. Diru-banaketa Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendariaren ebazpen batean azalduko da eta, ebazpen hori onuradun bakoitzari jakinaraziko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Onuradun bakoitzak hilabeteko epea izango du berak laguntza onartzen duela idatziz adierazteko. Aipatutako epea igaro ondoren, onarpen-jakinarazpenik ez badago, laguntzari uko egin diola ulertuko da.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria
6 hilabete epea irekitzen duen aginduak argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
- Emandako diru-laguntza onartzea.
- Laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea, laguntza emateko ebazpenak ezarritako baldintzak betez.
- Laguntzekin egindako inbertsioari bere horretan eustea, egin eta geroko bost urteetan gutxienez.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
27/05/2008