Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza eta Akuilkultura
 

WAI-A

EAE-ko Arrantzarako Plan Estrategikoa 2008-2013

 

 

 

EAEko Arrantzarako Plan Estrategikoa 2008-2013 (APE) (pdf 1.179 Kb )  onartuz Eusko Jaurlaritzak VIII. Legealdian bere gain hartutako konpromisoa bete du, alegia,   arrantza-sektorearen etorkizuneko premiak eta problematika aintzat hartuko dituen Plan Estrategikoa onestea, ekonomiaren globalizazioaren eta baliabide biologikoen kudeaketaren iraunkortasunaren testuinguruan.

Alde horretatik, Arrantza Plan Estrategikoa 2008-2013  jaio da Euskadiren garapenean erabakigarria den une batean, Euskadiko gizartearen eta ekonomiaren bigarren eraldaketa nagusia sendotzen ari den honetan nola eta honela:

Arrantza-sektoreak Euskadiko gizartearen eta ekonomiaren bigarren eraldaketan esku hartu behar du eta, horretarako, balio erantsiko arrantza-enpresak sustatu behar ditu, kalitateko produktuak ekoitzi behar ditu, zentzuz eta ohartuki erabili behar du gure ondare naturala eta profesional bikainak prestatu behar ditu, sektorea modu iraunkorrean garatzeko gai direnak.

Azkenik, 2008-2013 Plan Estrategikoaren bidez sustatzen diren ekintzek Arrantza Politika Bateratuaren esparruan sartzeko modukoak izan behar dute eta, hortaz, Planak izan behar du erreferente nagusia EAEko eskualdeko hurrengo programa diseinatzeko. Azken lan hori egiteko, arrantza-arloko Europako finantza-tresnaren (Europako Arrantza Funtsak) laguntza izango da: gure ekoizpen- eta harrapaketa-moduen bidez, balio erantsi handiagoa sortzea eta baliabideak eta landa-eremuko bizitza iraunkorrak izatea.

Onartutako plana egiterakoan kontuan hartu dira arrantza-sektoreko erreferentzia-eragileek egindako ekarpenak. Izan ere, segidan adierazitako ataletan zehazten da horien emaitza:

Sarrera (pdf 66 Kb)
Aurrekariak (pdf 54 Kb)
Planaren Egitura (pdf 48 Kb)
Euskadiko Arrantza Sektorearen Deskribapen orokorra (pdf 63 Kb)


Jarduera ardatzak:

Pertsonak (pdf 115 Kb)
Harrapaketa arrantza (pdf 555 Kb)
Baliabide naturalen kudeaketa (pdf 100 Kb)
Portuetako azpiegiturak eta plataforma logistikoak (pdf 100 Kb)
Akuikultura (pdf 60 Kb)
Eraldaketa (pdf 101 Kb)
Merkaturatze-sektorea (pdf 66 Kb)
Merkaturatzea eta sustapena (pdf 230 Kb)
Kostako arrantza-eremuen garapen iraunkorra (pdf 68 Kb)

Planaren finantzazioari buruzko laburpena (pdf 54 Kb)
Planaren bilakaera eta jarraipena (pdf 34 Kb)
Eranskina (pdf 68 Kb)

2008-2013 EAEko Arrantzarako Plan Estrategikoari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero idatzi helbide honetara: pep2013@nasdap.net

Azken eguneratzea: 2008/06/17