Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Arrantza sektorea
 

WAI-A

Itsas Kirol Arrantza eta Itsas Bilketa

Angularen arrantza

Historian zehar Euskal Herria izan da angula, aingiraren kumea, gehien arrantzatu eta kontsumitu duen lurraldea. Angularen arrantza jarduera tradizionala da eta mende askoan zehar garatu da. Angulak harrapatzen zituztenei angulero deitzen hasi zitzaien. Anguleroak ibaiertzetik joaten ziren, egurrezko bahea eta argiontzia hartuta.

2001ean, Euskal Herrian dauden angulen arrantza-tokiei buruzko kudeaketa-plana ezarri zen eta, horrekin batera, eremu horretan espeziearen egoera ezagutzeko ikerketa-lanei ekin zitzaien.

Araudia

  • 41/2003 Dekretua, otsailaren 18koa, angularen arrantzari buruzkoa.
  • 107/2005 Dekretua, maiatzaren 10ekoa, angularen arrantzari buruzko Dekretua aldatzeari buruzkoa.

Modalitateak

Bi modalitate daude:

Lurretik: arrantzaleak gutxienez 16 urte izan behar ditu.

Ontzitik:

  • Baimena ontziari lotuta dago
  • Gutxienez 18 urte izan behar dira
  • Beharrezkoa da itsasontzia eraman ahal izateko patroi-titulua izatea

Lizentziara heltzeko...

 

Arrantza-tresnak

Baimendutako arrantza-tresna bahea da, edozein motatakoa eta gehienez 1,8 m-ko diametroa duena. Pertsona bakoitzak esku-aitzur bat ere eraman ahal izango du.

Debekatuta dago tresna mekanikoak edo bestelako arrantza-tresnak erabiltzea.

 

Arrantza-denboraldia

Angularen arrantza-denboraldia urriko ilberria baino astebete lehenago hasiko da eta hurrengo urteko martxoko ilberria baino astebete beranduago bukatuko da.

2008-2098 denboraldia: Hasiera urriaren 21ean - Bukaera apirilaren 2an 

 

Debekuak

Harrapatutakoa ezin da saldu, ezta salerosi ere.

Azken eguneratzea: 2008/07/03