Sintoma ona da mundu osoan klima aldaketaren inguruko informazioa zabaltzearren egiten ari diren lan handia. Jarduera horrek erakusten du mundu mailan daukagun ingurumen arazorik handiena ez dela zientzialarien kontua bakarrik, herritarrak kezkatzen dituen eta agenda politikoko lehen mailan dagoen arazoa ez bada. Munduak orain ez du galdetzen klima aldaketarik izango den edo ez, horri aurre egiteko zer egin baizik.
Klima aldaketa ez da ingurumen arazoa bakarrik; garapen arazoa ere bada. Oztopo bat gehiago da herrialde pobreenek aurrera egiteko eta garapenaren bideari heldu ahal izateko.
 

|