Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena

Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana


Ulibarri GamboaEAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren bidez onartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak.

Plana onartzean, antolamendurako agiri oso baliotsu bat eratu zen, gune hezeei edo hezeguneei, oro har, bai itsasertzekoei eta bai barnealdekoei, behar duten babesa emateko eta lurralde-antolamenduarekin bateragarria izango den tratamendu integratzailea emateko. Gune horiek, biosferako ekosistemarik aberats eta apartekoenetako bat eta, aldi berean, hauskorrenetako bat eratzen dute.

Dekretua indarrean sartu zenetik hiru urte baino gehiago igaro ondoren, Lurraldearen Arloko Plan hori aldatzea beharrezkoa dela iritzi zaio. Arrazoiak hauek dira:

  • Hainbat erabilera bideratzea: bai babestu beharrekotzat jotzen diren esparruetan baliabideek edo/eta ekologia-prozesuek irautea ezinezko egiten ez duten erabilerak, edo bai zientzia eta kultura balioak zaintzeko komenigarri eta beharrezko direla uste den erabilerak, uztailaren 27ko 106/2004 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoa betez.

  • Gorostizako Industrialdea Urbanizatzeko Zatiko Plan eta Proiektuaren 2. fasean sartzen diren lursailak berriz kalifikatzea, industrialdearen gaur egungo errealitatearekin adostasun handiagoa izan dezan, 46/05 zenbakidun Ohiko Prozeduraren bitartez bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2007ko urtarrilaren 12an emandako epaia betez.

  • Araudian zenbait doikuntza egitea eta akats batzuk zuzentzea.

Alegazio, iradokizun eta oharrak 2008ko abuztuaren 18a baino lehen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailera bidali beharko dira (Donostia-San Sebastian kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

 

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 27koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena; honen bidez, hasierako onespena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneen Lurraldearen Arloko Planaren aldaketari, eta dosierra jendaurrean jarri eta administrazio publikoei entzunaldia eskaintzea erabakitzen da. EHAA 2008.06.23

 

Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneen Arlokako Lurralde-Plana aldatzeko proiektua pdf formatoko dokumentua  (5,05 Mb)

INGURUMENEAN DUEN ERAGINARI BURUZKO EBALUAZIO BATERATUAREN AZTERLANA:

 

 

 

Azken eguneratzea: 2008/06/20