Ingurumenaren Europako Agentzia 1990ean sortu zen, eta 1993an jarri zen abian, Europako Erkidegoaren eta kide diren estatuei informazio objektibo, fidagarri eta alderagarria eskaintzeko helburuarekin.
Helburuak:
- ingurugiroari buruzko informazio objektibo, fidagarri eta alderagarria bildu eta lantzea
- informazio hori Europako Batasunari eta kide diren estatuei helaraztea, ingurugiroko eta sektoreko politikak egin ditzaten
- hartzen diren neurri babesleen aplikazioa ebaluatzea
- aldizkako txostenak argitaratzea eta publiko espezializatu nahiz arruntari informazio egokia eskaintzea
- nazioarteko, estatuko nahiz lurraldeko ingurugiro-erakundeekin harremanak ezartzea eta informazioa trukatzea
http://www.eea.europa.eu/
|