Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Enpresak
  6.  
  7. Hondakinak

WAI-A

Zer dira industria-hondakin ez-arriskutsuak?


Industriako jarduerek sorrarazitako hondakin ez-arriskutsuak mota hauetakoak izan daitezke:

Industria-hondakin egonkorrak:

Hondakin egonkorrak eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko esanguratsurik izaten ez duten hondakinak dira; hondakin egonkorrak ez dira ez disolbagarriak ez eta erregaiak ere, ez dute bestelako erreakzio fisiko nahiz kimikorik izaten, ez dira biodegradableak, ez dute eragin negatiborik beraiekin kontaktuan jartzen diren beste materia batzuengan eta, ondorioz, ez diote kalterik egiten ingurugiroari edo gizakion osasunari. Lixibiabilitatea, hondakinen poluitzaile-kopurua eta lixibiatuaren ekotoxitatea ez dira esanguratsuak izango hondakin egonkorretan. Hona hemen oro har egonkortzat jo daitezkeen hondakinen adibide batzuk: obretako zaborrak, lurrak, adreilu erregogorrak eta txatarra.

Hiriko hondakinekin bateratu daitezkeen industria-hondakinak:

Hiriko hondakinen ezaugarri berak dituzten industria-hondakinak dira; hondakin horiek hirikoekin batera kudea daitezke. Normalean, prozesutik ez datozen industria-hondakinak izaten dira. Adibidez, elikagaien hondakinak, papera, kartoia, plastikozko bildukiak,...

 

 

Azken eguneratzea: 2006/05/16