Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai

WAI-A

Patronatua


Patronatua kontsulta-izaera duen erakundea da eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu  Saileko ingurumen organoari dago atxikia. URDAIBAIren administrazio-taldeko ordezkariek, ingurugiro-baliabideak aztertu eta kontserbatzeko lanean aritzen diren erakunde eta elkarteetako ordezkariek eta zuzendari-kontserbatzaileak (Erreserbako administrazioaren arduradunak) osatzen dute.

URDAIBAI Biosfera Erreserbako Patronatua 1990eko urtarrilean sortu zen. Patronatua izaera kontsultiboa duen erakundea da eta Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro-organoari atxikita dago (Lurralde Antolamendu, eta Ingurugiro Saila). Patronatua hauek osatzen dute: URDAIBAIko administrazioetako ordezkariek, ingurugiroko baliabideak ikertu eta kontserbatzeko lanean aritzen diren elkarte eta erakundeetako ordezkariek, lehen sektoreko elkarte eta sindikatuetako ordezkariek eta zuzendari-kontserbatzaileak. Hau da biosfera-erreserbaren administrazioaren arduraduna.

URDAIBAIko biosfera-erreserba babestu eta antolatzeari buruzko legearen arabera, Patronatuaren egiteko eta betebeharrak hauek dira:

a) Finkatutako helburuak bete daitezen zaintzea eta ondarea eta erreserbaren zerbitzuen edo Patronatuari edozein erakunde edo partikularrek eskatutakoen erabileratik sortutako fondoak administratzea.

b) Urteko jardueren memoria, aurrekontu eta emaitzak onartu eta Patronatua osatzen duten administrazio publiko guztiei aurkeztea.

c) Arauak sortzea eta proposamenak aurkeztea, erreserbako balioen eta berezitasunen defentsa egokia egiteko, eta bere onerako behar adina gestio egitea.

d) Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuari eta bere azterketei buruz eta egokitzapenerako eta garapenerako egitarauari eta sektore planei buruz informatzea eta bete daitezen zaintzea.

e) Sektore-planak egin daitezen bultzatzea.

f) Erreserbako ingurune fisikoan eragina duten hiriko antolakuntza-planei eta beste edozein sektore-plan edo jarduera-programei buruz informatzea.

g) Egin nahi diren ikerketa-proiektuei buruz informatzea.

h) Babes bereziko lurretan, lurzoruaren erabilerari eta bertan egitekoak diren eraikuntzei buruz eta baliabide naturalen ustiapenari buruz informatzea, baita erreserbako gainerako guneei buruz ere, Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamuan hala adierazten bada. Txostenak bideratzeko unean, Patronatuko kideen bi heren aurkeztutako proiektuarekin ados ez badaude, lehendakariak proiektu hori itzuli egingo du, berriz aztertzeko.

i) Beharrezkoak diren eginbehar guztiak Batzorde Iraunkorraren esku uztea, b), d) eta h) ataletan azaltzen direnak izan ezik.

j) Antolakuntza eta funtzionamendurako bere araua onartu eta aldatzea; Patronatuaren egitura zehaztuko da bertan.

Patronatua kide hauek osatzen dute:

  • Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko bost ordezkari.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari.
  • Bertako udaletako sei ordezkari.
  • Estatuko Administrazioko ordezkari bat.
  • Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat.
  • UNESCOren "Gizona eta Biosfera" egitarauko ordezkari bat.
  • Biosfera-erreserbaren ikerketa eta babesean ospea duen ekologia- eta kontserbazio-elkarteetako ordezkari bat.
  • Erreserbako nekazaritzako eta basogintzako sektoreetako hiru ordezkari.
  • Erreserbako Kooperazio Kontseiluko lehendakaria.
  • URDAIBAIko biosfera-erreserbako zuzendari-kontserbatzailea.

 

URDAIBAIKO BIOSFERA-ERRESERBAKO PATRONATUA

Udetxea jauregia. Gernika-Lumo, z/g
48.300 Gernika-Lumo (Europako Herrien parkearen ondoan)

Helbidea:

94-625.71.25 / 94-625.72.53 / urdaibai@ej-gv.es

/fax/E-posta:

Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:00 - 17:30. Ostiralean: 8:30-14:30. Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:30-14:30.

Ordutegia:

Osoko bilkuren aktak

Batzorde iraunkorraren aktak

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/07/04