Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, 1984ko abenduaren 8an, UNESCOren MAB Programaren Koordinaziorako Nazioarteko Kontseiluak URDAIBAI Nazioarteko Biosfera Erreserben Sarean sartzea onartu zuen.
Biosfera-erreserbaren helburua, URDAIBAI babestu eta antolatzeari buruzko legean jasotzen den bezala -bost urte geroago onartu zena-, hauxe da: "URDAIBAIko biosfera-erreserbarako araudi juridiko berezia ezartzea, lurraren, floraren, faunaren, paisaiaren, uren eta atmosferaren integritatea babestu eta beren errekuperazioa bultzatzeko, eta, azken finean, ekosistema osoa babestu eta errekuperatzeko, natura, zientzia, hezkuntza, kultura, aisialdia eta sozioekonomia aldetik duen interesarengatik".
URDAIBAI Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko Legea garatzeko Planak
Patronatua
Kooperazio-kontseilua
Trukeak
|