Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urdaibai

WAI-A

FLORA



Landare-estalkia aldatuz joan da lurraren erabilera aldatzen joan den heinean, eta, ondorioz, murrizketa zorrotza gertatu da jatorrizko ekosistema naturalean azken bost mendeotan. Hala ere, ingurua deforestatu egin den bitartean, gizakiaren aztarnek belardi, zuhaizti, sastrakadi eta baserriz betetako mosaiko interesgarri eta emankorra osatu dute. Halaber, eremuaren % 60 hartzen duten baso-landaretza modernoak gailentzen dira gaur egun biosfera-erreserbaren paisaian.

URDAIBAIn 25 landaretza-unitate daude, 8 sektore homogeneotan taldekatuta: bost komunitate natural edo berezko (hostozabalen basoak, sastrakak eta otalurrak, harkaitzak, uretako landaretza eta kostako hareatzetako landaretza), eta bere garapen eta mantenurako gizakiaren etengabeko eragina behar-beharrezkoa den beste sektore batzuk (baso-landaketak, belardiak, laborantza eta landaretza tipifikagarriz osatutako beste leku batzuk). Landare baskular edo gainekoen taldean bakarrik, 615 espezie inbentariatu eta deskribatu dira.


fresa salvajeflor rosa

Artadi kantauriarrek balio berezia dute, Euskadiko itsasertzean dauden mota honetako baso garrantzitsuenak baitira. Interes botaniko handia duten landare-multzoak dira, hosto iraunkorreko zuhaitzak -berez Mediterraneoko klima dagoen lekuetakoak- eta aberastasun floristiko handia dituztenak. Baso itxi eta sarbide zaila dutenak dira, eta, ondorioz, hainbat fauna-espeziek bizirautea posible izan da. Horregatik, babes berezia duten eremu izendatu dituzte.

Bestalde, paduretako landaretzaren bitxitasuna eta berezitasuna eta URDAIBAIn dagoen flora-unitateetan oinarritutako zonifikazioa nazioartean ere onartutako natura- eta zientzia-baliabideak dira eta, itsasadarraren babeserako eremu berezian, URDAIBAIko legeak babestuta daude.

Espeziei buruzko datu basea


flecha inicio de pagina
Azken eguneratzea: 2004/12/15