Sail anitzeko Bulego honen bidez, Eusko Jaurlaritzak EAEn berotegi-efektua duten gasen igorpena murriztu nahi du, inplikatutako alorretako berariazkó politikak bateratuz. Hona hemen Bulegoaren zeregin nagusienak: berotegi-efektua duten gasen igorpenak murriztu daitezen lortzea, Kiotoko Protokoloaren eskakizunak betetzea eta klima aldaketaren ondorioak minimizatzea. Horretarako klima-aldaketaren politika ezarri beharra dago 2006-2012 aldian, horixe baita Kiotoko Protokoloaren eskakizunak betetzeko dagoen epe-muga; 2012tik aurrera politika horren garapena bultzatu beharko da.
Bere eraginkortasuna bermatzearren, Klima-aldaketari aurre egiteko Euskal Planak igorpenak arintzea lortu behar du eta aldaketara egokitzeko etorkizunean hartu beharreko neurriak egituratu.
Hasierako mandatua Klima-aldaketari aurre egiteko Euskal Plana egitea da, gai honetan erantzukizuna duten sektore ekonomiko guztietan eragiteko (bereziki industria, energia, garraioa, etxebizitza eta nekazaritza) estrategia, helburuak eta ekintza-ildoak giltzarriak definitzeko.

|