|
| Lehendakariak eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak 'Haurtxoak' zentroa inauguratu dute. (J.B.) |
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi duenez, "herri txikiek, Euskadi bezala, munduan dagokien lekua izan nahi badute, elurrean aztarna utzi behar dute" eta, aitzindari izan behar dute berrikuntza bezalako gaietan, gizartearen arazoei aurre egiteko.
Lehendakariak adierazpen horiek egin ditu Donostian, haurdun dauden emakumeak edota 0-3 urte bitarteko adineko seme alabek dituzten emakume eta gizonek drogamenpekotasunaren aurkako tratamendua jasotzeko zentroaren aurkezpenean.
Lehendakariak esan du Haurtxoak zentro berria egitasmo "miresgarria" dela, Euskal Herria Europako buruan egongo delako drogazaleei arreta eskaintzeko asmoz.
Ibarretxek gogorarazi du duela 30 urte, drogaren aurkako lehia hasi zenean, Euskal Herrian ez zela arazo honi buruz "deus" ezagutzen, orain zentro berri honi eta beste ekimen batzuei esker, Euskadik erantzuna eman duen bitartean, Espainian eta Europan erreferente bat izanda.
Lehendakariak ekimen hau sartu du europar gizartean Euskadi erreferente bihurtzeko proiektuaren barnean, "pertsonak prestatu, sustatu eta babesteko xedez".
Filosofia horrekin jarraitzeko, Ibarretxek profesionalei "ilusioari" eusteko eskatu die eta, egunero "utopiaren bila" izatea eskatu die aurrera egiten jarraitzeko, "gakoa delako".
|