Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
"Lagun Onari" goraipamena


"Lagun Onari" tituluak esker ona eman nahi die Euskal Herrikoak izan ez arren, beren ekintzekin Euskadiren alde egin duten pertsonei eta entitateei, euskal ekonomia sustatzen eta euskal historia eta kultura kanpoan ezagutarazten egindako lanagatik.

Historian zehar Euskal Herriak oso estimatuak izan dituen bertuteak eta baloreak agertzeagatik euskal herritarren lagunak direla aitortu nahi zaien pertsona fisiko nahiz juridikoei eman ahal izango zaie "Lagun Onari" goraipamena, euren eremua gizartea, kultura, ekonomia edo politika dela.

Goraipamenak:

·          Argentinar Errepublika  (200/2006 Dekretua, urriaren 17koa) 

·         Idaho Estatua (166/2005 Dekretua, uztailaren 12koa) 

·         Vaclav Havel jauna (281/2001 Dekretua, azaroaren 13koa)
Txekiako Errepublikaren lehendakaria.

·         Francesco Cossiga jauna (8/2001 Dekretua, urtarrilaren 23koa)
Italiako ErrepubliKaren lehendakaria.

·         William A. Douglas jauna 51/1999 Dekretua, urriaren 19koa)

·         Eduardo Frei Ruiz-Tagle (6/1998 Dekretua, abuztuaren 27koa)
Txileko Errepublikako lehendakaria

·         Julio Mª Sanguinetti jauna (3/1997 Dekretua, urriaren 24koa)
Uruguaiko Errepublikako lehendakaria

Azken eguneratzea: 2006/10/23