Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Europako Gaietarako Zuzendaritza

 

Titularra: Mikel Anton Zarragoitia
NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018128 Ext. 18128
Faxa945018158


Egitekoak

  • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren titularrari lagundu Jaurlaritzaren Europako ekimena sustatzen eta koordinatzen.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europako Batasuneko eta Europako Batzordeko erakundeen arteko harreman organoa izan.
  • Koordinazio neurriak betetzea bultzatu eta zuzendu, Europako Batasuneko arauak eta politika lantzen eta aplikatzen Jaurlaritzak esku har dezan, eta neurri horiek betetzeko Jaurlaritzaren Sare Eragilea garatu.
  • Europako erakundeetako organo eta lantaldeetan –Europako Batasunekoetan, batez ere– EAEko ordezkarien parte hartzea bultzatu, garatu eta koordinatu.
  • Zuzenbide komunitarioa aplikatzea gainbegiratu eta koordinatu.
  • EAEko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara –batez ere, Europako Batzordera– bideratu eta gidatu, komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak eragiten dien betebeharrei buruzkoak direnean bereziki (xedapenen transposizioei, Estatu laguntzen proposamenei, arau hausteei eta abarrei buruzkoak). Horretarako legeak ezarritako bideak erabiliko dira.
  • Kanpo Harremanetarako eta Europako Batasunerako Estatu Idazkaritzarekin lankidetza sustatzea Europako Batasuneko gaietan.
  • Europako Komunitateek eta Europako Legebiltzarrak Madrilen duten Batzordearen Ordezkaritzarekiko harremanak sustatu.
  • Jaurlaritzako sailek, bere organismo autonomoek eta baltzu publikoek Europako Batasunaren programa eta ekimenetan duten parte hartzea sustatu, koordinatu eta ebaluatu; beti ere, programa eta ekimenok programazio dokumenturik edo programa eragilerik behar ez dutenean.
  • Jaurlaritzako sailek Europako Batasunaren ekimenen berri izan dezaten eta ekimenoi jarraipena egin diezaioten tresnak zuzendu eta koordinatu.
  • Arau, politika eta ekimen komunitarioez aholkuak eman Jaurlaritzako sailei, arau, politika eta ekimenok sailon interesekoak direnean.
  • Euskal gizartean Europako Batasuna eraikitzeari buruzko berriak zabaldu, gai horiei buruzko azterlan eta prestakuntza lanak egin eta Europako Informazioaren Euskal Sarea sustatu.