Egitekoak - Jaurlaritzaren jardunari
buruzko txostenak egin
aldiro.
- Jaurlaritzaren Kontseiluan
eta, hala badagokio, Ekonomia Gaietarako Ordezko
Batzordean aztertu behar diren gaiak prestatu eta
koordinatu.
- Legebiltzarreko
agerraldiak lantzen lagundu Lehendakaritzako
organoei. Lehendakaritzak Arartekoarekin nahiz beste
erakunde publiko batzuekin dituen harremanak
koordinatu eta bideratu, horretarako aginpidea duten
organoen bitartez.
- Lehendakaritzaren
xedapen, hitzarmen eta akordioen proiektuak egin eta
horietaz informatu eta Lehendakaritzaren organoei
aholku juridikoak
eman.
- Lehendakaritzari interesa
dakizkiokeen lege, jurisprudentzia eta doktrinei
jarraipena egin.
- Lehendakaritzako
Idazkaritza Nagusiaren liburu eta agiriak antolatu
eta kudeatu.
- Prospekzio Soziologikoen
Kabinetearen bitartez, azterlanak, txostenak eta
ekintzak burutu, Jaurlaritzako Lehendakaritzak
gizartearen egoera eta egoera horren bilakaera
ezagut ditzan.
- Eta indarrean dagoen
antolamendu juridikoak egozten dizkion
guztiak.
|