Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Zerbitzu Zuzendaritza

 

Titularra: Enrique Lamsfus Arrien
NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018040 Ext. 18040
Faxa945018159


Egitekoak

  • Lehendakaritzaren aurrekontuari buruzko aurreproiektua gertatu, horren jarraipena egin eta Lehendakaritzaren kudeaketa ekonomiko-administratiboa gauzatu.
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako langileak administratu eta kudeatu. Zerbitzu Zuzendaritza da zigorbide espedienteak izapidetzeko eskumena duen administrazio organoa.
  • Langileak behar diren aztertu eta Lehendakaritzako lanpostu zerrendaren proposamena gertatu.
  • Gizarte ekintzarako eta langileak prestatzeko eta trebatzeko planak eta programak gertatu, gai horretan HAEEk bereganatuta dituen aginpideei kalterik eragin gabe.
  • Barne antolaketarako metodoak eta informazio sistemak proposatu, lan sistemak arrazionalizatu eta hobetzeko.
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritzako bulegoen barne erregimenaz eta horien administrazioaz arduratu; baita ondarearen eta hornigaien iraupenaz ere.
  • Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako unitateen jarduna zuzendu eta antolatu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko Prebentzioko Zerbitzuaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko maiatzaren 16ko 78/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
  • Lehendakaritzan Administrazioa Aldatzeko eta Eguneratzeko organo eskudunak ezartzen dituen ekimenak eta arauak garatzeko eta betetzeko behar diren oinarriak bermatu.
  • Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.