Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/06/18
Europar gazteei harrera
Lehendakaria: "Gure erronka garrantzitsuetariko bat Euskadi munduko eszenatokian kokatzea da"
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi du gure erronka nagusietariko bat Euskadi, bere kultura eta hizkuntza munduko eszenatokian kokatzea dela. Hori dela eta, "Urnietako Bosko-Anitzeko Gazte Taldeko" gazteei eskertu die Europako beste herrialdeetako gazteekin harremanak sendotu izana.
Lehendakaria, ekitaldiaren gazteak eta antolatzaileak agurtzen. JB
Lehendakaria, ekitaldiaren gazteak eta antolatzaileak agurtzen. JB

Lehendakariak adierazpen horiek egin ditu Urnietako Bosko-Anitzeko Gazte Taldeko gazteei eta Poloniako, Finlandiako, Alemaniako, Galeseko eta Ipar Euskal Herriko gazteei egindako harreran. Izan ere, gazte horiek Euskadin daude "mugarik gabeko Europar Batasuna" izeneko topagunean parte hartzeko, Urnietako Salesianos Ikastetxean.

Aipaturiko topagunean, "Juventud en acción" izeneko programari esker, Europako gazteek (14 eta 18 urte bitartean) gertaerak eta ezaguerak elkarri komentatzen dituzte euren kulturari eta ohiturei buruz.

Bere hitzaldian, Ibarretxek euskera, Europako hizkuntzarik zaharrena, Europan "oraindik" ofiziala ez izatea deitoratu du.