Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Europako Gaiak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskera Europar Batasunean


 Argibide orokorrak - Ofizialtasuna  Idatzizko komunikazioak  Arauak (kodezisioa)  Bilkuretan hitz egitea
 EUSKERA ataria  Komunikazio-eredua  Arauen zerrenda  Adierazpenak

Kontseiluak eta Eskualdeetako Komiteak egindako bilkuretan euskaraz ahoz parte hartzea.

 

Europar Batasunaren Kontseiluan (eta, hala dagokionean, EBko beste instituzio eta organo batzuetan ere bai) beste hizkuntza batzuk modu ofizialean erabiltzeari buruz Kontseiluak 2005eko ekainaren 13an emandako ondorioetan (pdf. 16 KB) euskara Europar Batasunean ofizialki erabil daitekeela aitortzen da, nahiz eta EBko hizkuntza-araubideari buruzko 1/1958 Erregelamenduan azaltzen den erabateko ofizialtasun-estatusa ez lortu.

Besteak beste, aitormen horri esker, posiblea da Kontseiluak eta Eskualdeetako Komiteak egindako bilkuretan euskaraz ahoz parte hartzea.

Aldez aurretik egin behar da horretarako eskaera, epe jakin bat errespetatuta, eta, betiere, beharrezko diren baliabideak erabilgarri egotekotan.  Erakunde eta organo horietan parte euskeraz hartzeko posibilitatea garrantzi handikoa da, aintzakotzat hartu behar baita, Europako Erkidegoekin zerikusia duten gaietarako Biltzarrean 2004ko abenduaren 9an lortutako akordiotik hasita, autonomia-erkidegoek Kontseiluan zuzeneko ordezkaritza izateko bidea ireki dela; gainera, nahiz eta Europako Parlamenturako hauteskundeei buruzko arauetan ez den eskualde mailako hauteskunde-barrutirik onartzen, Europako Parlamentuko kide batzuk euskaldunak dira, eta baliteke inoiz euskaraz mintzatzea; eta, azkenik, Eskualdeetako Komitean ere badira euskal ordezkariak: Lehendakaria, eta Kanpo Harremanetarako Ordezkaria (ordezkoa).

Azken eguneratzea: 2006/06/20