Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Herri Administrazio eta Justizia Saila

euskadi.eus

Hasiera

Azken eguneratzea: 2011/11/24

Euskal gizarteko zenbait pertsona ospetsuek Giza Eskubideak sustatzen dituzte Jaurlaritzaren ekimenez

Kirol, kultura, gastronomia, arte, moda, justizia eta kazetaritza alorretako ordezkari gailenek parte hartzen dute bihar hedatzen hasiko den "30 eskubideak beti" izeneko kanpainan.

Kirol, kultura, gastronomia, arte, moda, justizia eta kazetaritza alorretako euskal ordezkari gailenek parte hartzen dute musu-truk "30 eskubideak beti" izeneko kanpainan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren artikuluei beraien ahotsa eta irudia ipiniz. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak ekimen hau sustatzen du, urtero, abenduaren 10ean, egiten den Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Eguna ospatzeko. Egun horretan Aldarrikapen Unibertsala onartu zen, duela ia 63 urte.

Parte-hartzaileen zerrenda:

  • Igor Antón (Txirrindularia)
  • Karlos Arguiñano (Sukaldaria)
  • Ainhoa Arteta (Abeslari lirikoa)
  • Juan Bas (Idazlea)
  • Virginia Berasategui (Triatleta)
  • Garbiñe Biurrun (Magistratua)
  • Fernando Canales (Sukaldaria)
  • Javier Conde (Atleta paralinpiarra)
  • Xabier Euskitze (Kazetaria)
  • Julian Iantzi (Telebista aurkezlea)
  • Agustín Ibarrola (Artista)
  • Anne Igartiburu (Telebista aurkezlea)
  • Kepa Junkera (Musikaria)
  • Klaudio Landa (Telebista aurkezlea)
  • Modesto Lomba (Diseinatzailea)
  • Juanma López Iturriaga (Saskibaloi jokalari ohia eta kontsultorea)
  • Mercedes Luzuriaga (Aktoresa)
  • Toti Martínez de Lezea (Idazlea)
  • Roberto Moso (Abeslari eta kazetaria)
  • Edurne Pasaban (Alpinista)
  • Xabi Prieto (Futbolaria)
  • Arantza Sinobas (Aurkezlea eta aktoresa)
  • Pedro Subijana (Sukaldaria)
  • Elaia Torrontegui (Taekwondolaria)
  • Mikel Urmeneta (Margolaria)
  • Arantxa Urretabizkaia (Kazetaria eta idazlea)
  • Antxon Urrosolo (Kazetaria)

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak urtero ospatzen du Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Eguna eta, hori dela eta, EAEko biztanle guztiei zuzendutako eskubide horien hedapen-kanpaina bat egiten du. Oraingo honetan, bihar hedatzen hasiko den kanpaina prentsa-iragarki, irratiko iragarki labur eta telebistako iragarkiez osatuta dago.

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, giza eskubideei buruzko nazioarteko arauen oinarritzat jotzen den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu eta aldarrikatu zuen 1948ko azaroaren 10ean. Legez lotesleak diren giza eskubideen nazioarteko itun-multzo baliotsuaren eta azken sei hamarkadetan mundu osoan eskubide horien sustapenerako inspirazioa izan da.

Aldarrikapena, oinarrizko eskubideak eta funtsezko askatasunak gizon-emakume guztiei datxezkiela lehenengo aitorpen unibertsala izan zen, besterezinak eta pertsona guztiei neurri berean aplikagarriak, eta guztiok jaio garela aske eta duintasun eta eskubide berdinekin. Herritartasuna, bizilekua, generoa, jatorri nazional edo etnikoa, azal kolorea, erlijioa, hizkuntza edo beste edozein baldintza alde batera utzirik, 1948ko abenduaren 10ean nazioarteko komunitateak gizon-emakume guztiontzako duintasuna eta justizia defendatzeko konpromisoa hartu zuen.

 

Euskadi, auzolana