Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1868

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariak kontsumo-arloko SAN-48A001-91-2024 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela.

Ezinezkoa izan da erabakia aurrez aurre jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da 07261934Y sozietateari zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2024ko otsailaren 29an, ustez arau-hausteak egin baititu kontsumo-arloan.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia aztertzeko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango da espedientea (Recalde zumarkalea 39-A).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 8a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren ordez (Agindua, 2023ko azaroaren 9koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena)

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala