– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak 25/2006 Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako egitekoak gauzatuko ditu honako arlo hauetan: musika, antzerkia, dantza, liburugintza, ikus-entzunezkoak eta arte bisualak.
– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak aipatutako arloetako lanbide-jarduerez arduratuko da bereziki.
– Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak zeregin hauek izango ditu:
-
a) Aipatutako arloetan dauden beharrak aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan arlo horietan burutzen diren jarduerak bultzatzeko, sendotzeko eta/edo zabaltzeko egoki ikusten diren administrazio-neurriak hartzea.
-
b) Kulturaren Euskal Behatokia zuzentzea. Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren alorrean informazio, dokumentazio eta ikerketa zentro moduan jardungo du, zuzendaritzaren mendeko zerbitzua den aldetik.
-
c) Sailburuordetzaren eskumenean dauden alorretan egokitzat jotzen diren azterlan eta ikerketak egitea, eta horren dokumentazioa eta zabalkundea.
-
d) Bereziki arlo horietan diharduten erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa eta lankidetza bultzatzeko formulak aztertzea.
-
e) Arlo horietan erakunde publikoek izango duten jarduera planifikatzeko egitasmoak burutzea.
-
f) Arlo horietan kultura kontserbatzeaz, sortzeaz eta zabaltzeaz arduratzea.
-
g) Euskadiko kultura-industriak garatzen laguntzea eta bultzatzea.
-
h) Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoen eta euskal kulturaren eremuko lurraldeen arteko kultura-harremanak sustatzea.
-
i) Euskal Kulturaren sorkuntza kanpoan zabaltzeko neurriak aztertzea eta proposatzea.