Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa


Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza

 

Titularra: Edurne Basoa González
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945019461 Ext. 19461


Egitekoak
  • a) Sailburuari Kultura Sailak dituen eskumenak era koordinatuan egikaritzen laguntzea .
  • b) Sailaren eskumeneko gaietan zein irizpideren arabera jardun aztertzea eta sailburuari horri buruzko proposamenak egitea, ezertan ere urratu gabe Saileko sailburuordeek gai horietan dituzten eskumenak.
  • c) Jaurlaritzaren Lehendakaritzaordearen organo eskudunaren bidez, Sailak Legebiltzarrarekin eta beste erakunde batzuekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.
  • d) Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, Europar Batasuneko Erakundeekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.
  • e) Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bidez, beste autonomia erkidegoekin izan beharreko harremanak koordinatzea eta bideratzea.
  • f) Sailak sustatutako biltzar, jardunaldi edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatzea.
  • g) Sailaren emanaldi publiko eta ofizialak antolatzea.
  • h) Sailaren eta gizarte komunikabideen, informazio agentzien eta idatzizko prentsaren arteko harremanak koordinatzea.
  • i) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak eta Eusko Jaurlaritzak onarturiko berdintasun planak aurreikusitako neurriak bultzatzea eta koordinatzea, Saileko Zuzendaritzekin eta Sailari atxikitako Administrazio Instituzionaleko erakunde eta organoekin batera elkarlanean.
  • j) Sailaren arlokako atalekin barruko kudeaketa-planak eta euron jarraipen txostenak egiteko lanak koordinatzea.

Gizarte hedabideen alorrean, alor horretan bidezko diren beste administrazio-jardun guztiei ekingo die, baldin arauz Euskadiko Administrazioaren barruko beste organo bati esleituta ez badaude. Egnkizun horien artean, nolanahi ere, hauek sartuko dira:

  • a) Telekomunikazioen arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan teknologia digitalarekin loturiko komunikabideak eta bestelako zerbitzuak ezartzeko eta egikaritzeko egin beharreko administrazio-jarduerak sustatzea eta garatzea.
  • b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenean dauden irrati-telebista zerbitzuei dagokienez behar diren titulu juridikoak emateko bideratutako prozedurak direla eta, horien gaineko administrazio kudeaketa bidezkoak. 
  • c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenean dauden irratiko nahiz telebistako operadoreek irratiari eta telebistari buruzko xedapen orokorretan eta zerbitzua emateko eragileek izenpetutako dokumentuetan jasotako aurreikuspenak betetzen direla jarraitzea eta egiaztatzea.
  • d) Zigor-prozedurei hasiera ematea eta alor horretan Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion zehapenak jartzea, eginkizun horiek ez baditu beste organoren batek esleituta. 
  • e) Euskal Autonomia Erkidegoko Irratidifusio Enpresen Erregistroaz arduratzea.
  • f) Kultura sailburuarekin elkarlanean jardutea "Euskal Irrati Telebista" erakunde publikoari dagozkion jarduketetan, Kultura Sailari atxikitako erakundea den aldetik.