- a) Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak gizarteratzeko jarduerak bultzatzea.
- b) Gazte-politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.
- c) Gazteriaren egoerari buruzko informazioa eta dokumentazioa jasotzea eta zabaltzea eta arlo horretan interesgarri iritzitako ikerketak eta azterlanak egitea.
- d) Sektore horietan, haur eta gazteentzako politikari, gizarte garapenari eta aisiari buruzko beharrak aztertzea eta arauzko neurriak proposatzea.
- e) Sustapen soziokulturalerako planak lantzea, eta hezkuntza, kultura eta gizarte ikuspegietatik aisialdia sustatzeko egitasmoak burutzea.
- f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion zuzeneko jarduerak burutzea arlo hauetan:
– Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpe-etxeak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.
– Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.
– Gazteriari eta gizarte ekintzari dagokienez bete beharreko gainontzeko zeregin guztiak.
- g) Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak ematen dizkieten zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea eta horien prestakuntza bultzatzea.
- h) Boluntariotza eta komunitate-garapena sustatzea eta haur eta gazte elkarteen sorrera bultzatzea.
- i) Guztion intereseko jardueretan, Estatuko, Europako eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan aritzea.
- j) Gazte-politika integralen garapena eta jarraipena egiteko Gazteriaren Euskal Behatokiaren egitekoak gauzatzea.
– Otsailaren 2ko 14/1988 Dekretuak araututako Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzari atxikita egongo da.