Oroitza Txostena eta Jarduera Plana
2006ko Oroitza Txostena
Kulturaren Euskal Behatokiak 2006rako zeukan lehenengo helburua bete
da: martxan jartzea. Beraz, urrian izan zen ekintzarik aipagarriena jardueraren
hasiera izan zen.
Behatokiaren lehenengo urratsa, lehenengo jardute horretan, une oro helburu
desberdinen arteko oreka mantentzea izan da. Hori horrela izanik, oinarri
sendoak eraikitzeko, eta, aldi berean, lehenengo emaitzak aurkezteko lan
egin da. Hortaz, helburu nagusia oinarri sendo batzuk eraikitzea izan da, eta,
ondoren, horren bitartez, Behatokiak eskainiko dituen zerbitzuak garatzea. Lehentasuna
izan du zeregin zorrotz eta koherentea lortzeko ahalegin guztia egiteak,
baliabideen bideratze argi eta kontzientea izan arren, Behatokiak egindako
lanaren emaitza nabarmena eskaintzen hasteko beharra ez da alde batera utzi.
Aipatzekoa da , halaber, barne- zein kanpo-lanak garatzeko oreka manten -
tzeko ahaleginak egin direla. Bistan da lehen urrats hauetan barneko zereginak
izan direla nagusi, goi-mailako lan teknikoak hori eskatzen baitu. Hala ere, komunikazio-
zereginak zaindu dira, Behatokia jardueran buru-belarri dagoenean,
zerbitzuen eta ekintzen garapen zehatza ikus dadin.
Hortaz, 2006ko urritik 2007ko urtarrilera, datorren urtean Behatokiaren garapenaren
oinarri izango diren lau zutabeen osagarrien antolaketa- eta hornikuntza-
lanak hasi ziren:
- Kontzeptuzko zutabea. Estatistika-esparruaren diseinua
- Informazio-zutabea. Informazioaren sistematizazioa eta eragiketa estatistikoak
gauzatzea
- Zutabe teknologikoa. Plataforma teknologikoen diseinua
- Komunikazio-zutabea. Komunikazio-ekintzak eta erakunde- eta sektore-
harremanak
Kultura Behatokiaren 2006ko Oroitza Txostena (pdf, 81 KB)
2007ko Jarduera Plana
Kulturaren Euskal Behatokia martxan jartzea asmo handiko proiektua da,
eta kultura-errealitatea aztertzeko etapa berriari eman dio bide. Lehen
hilabeteetan, haren funtzionamenduaren oinarriak finkatu dira. Orain, berriz, Behatokia
sendotu eta etorkizunera bideratu behar da, betiere kontuan izanik zertarako
sortu zen. Ildo horretan, 2007ko ekitaldian hasiko da Behatokia euskal
kulturaren errealitatea aztertzen eta interpretatzen lagunduko duen berezko informazioa
sortzen.
Aurrean ditugun erronkei heltzeko, ezinbesteko zeregintzat hartzen da jarduera-
plana egitea, errealitate dinamikoari erantzuteko; planak proiektu nagusiak
deskribatu, esku hartzeko arloak moldatu eta lortu beharreko helburuak
eta emaitzak zehaztu behar ditu..
Proiektuak hiru eduki-ataletan bildu dira:
1. Informazio-sistema: horixe da Behatokiaren oinarria, euskal kulturaren
arloko informazioa antolatzeko eta sortzeko jarri baita abian.
2. Erakundeekiko eta sektoreekiko komunikazioa eta harremanak: erakundeekiko eta sektoreekiko komunikazio- eta harreman-politikak
ematen dio zentzua Behatokiari; aurrerapenak kalera aterako ditu eta harreman-
sarea osatuko du, kultura-eragileak han barneratzeko.
3. Kudeaketaren plangintza eta kontrola: horrelako proiektu batek
barne-kudeaketa behar du, helburu errealistak baina anbizio handikoak
lortzen laguntzeko.
2007ko Jarduera Plana (pdf, 3 MB)