Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

EAEko irakurketa publikoaren mapa

EAEko irakurketa publikoaren mapa


Teknologia berriek eta gure gizartean eman diren aldaketek gero eta abiadura handiagorekin eramaten gaituzte ezagutzaren gizartera. Liburutegi publikoen papera ezinbestekoa da herritarrei ezagutza hurbilarazteko.

Gaur egungo EAEko liburutegien arautegia 80. eta 90. hamarkadetakoa da. XX. mendearen amaieratik eman diren aurrerapen teknologikoek eta horiek informazioaren eta ezagupenaren munduan izan duten eraginak bultzatu dute Kultura Saila Euskadiko Liburutegien Lege proiektu berria lantzera. Lege proiektu honek, beste helburu batzuen artean, liburutegi-zerbitzuen eskaintza informazio-eskari berrietara egokitzea du helburu. Une honetan bideratzen ari den lege proiektu honek garai berriekin bat datozen liburutegizerbitzu berriak herritarrei eskaintzea bultzatu nahi du, besteak beste.

Liburutegi-zerbitzuak planifikatzeko dagoen tresna erabilgarrienetako bat irakurketa mapak dira. Alabaina, Euskal Autonomia Erkidegoan ez da egon orain artean hori bezalako plangintza-tresna baliotsurik. Horrenbestez, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak sustatu duen dokumentua aurkeztu nahi dizuegu gaur, duen behin-behinekotasuna gorabehera laster batean mamituko dugun Euskal Autonomia Erkidegoko Irakurketa Publikoaren Maparen (pdf, 481kB) aurrerapena baita.