Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

EAE barruan kokatzen diren arkeologi aztarnategietan esku-hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Agindu honen xedea laguntzak ezartzea eta ematea da, esku-hartze baimenduen ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde esparru barne diren arkeologi aztarnategietan aurkitutako arkeologi eta paleontologi materialen inbentarioa egiteko.
Material horietatik guztietatik, ondorengo jardueren ondorioz lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan:
– Baimendutako arkeologi esku-hartzeak, esku-hartze horien kanpo-lanak gauzatzeko epetik bi urte baino gutxiago igaro badira.
– Baimendutako arkeologi esku-hartzeak, horiek hainbat urteko indusketa sistematikoko prozesupean dauden aztarnategietan egin badira azken zazpi kanpainetan, eta horiek oraindik ere badiraute.

Era berean, diru-laguntza jaso ahal izango dute inbentarioak egokitzeko jarduerek, alegia, agindu honen aurretik egindako arkeologi edota paleontologi materialen inbentarioak Kultura Sail honek egindako eta I. eranskinean jasotako eredura egokitzeko jarduerek.

Agindu honen xedea laguntzak ezartzea eta ematea da, esku-hartze baimenduen ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde esparru barne diren arkeologi aztarnategietan aurkitutako arkeologi eta paleontologi materialen inbentarioa egiteko.
Material horietatik guztietatik, ondorengo jardueren ondorioz lortutakoak bakarrik hartuko dira kontuan:
– Baimendutako arkeologi esku-hartzeak, esku-hartze horien kanpo-lanak gauzatzeko epetik bi urte baino gutxiago igaro badira.
– Baimendutako arkeologi esku-hartzeak, horiek hainbat urteko indusketa sistematikoko prozesupean dauden aztarnategietan egin badira azken zazpi kanpainetan, eta horiek oraindik ere badiraute.

Era berean, diru-laguntza jaso ahal izango dute inbentarioak egokitzeko jarduerek, alegia, agindu honen aurretik egindako arkeologi edota paleontologi materialen inbentarioak Kultura Sail honek egindako eta I. eranskinean jasotako eredura egokitzeko jarduerek.


Nori Zuzendua

Pertsona fisikoek eta juridikoek, publikoek zein pribatuek eskatu ahal izango dute agindu honetan adierazten diren laguntzak.
Nolanahi ere, inbentario-egitasmoaren zuzendaria inbentarioko materialak lortu ziren arkeologi esku-hartzea zuzendu zuen pertsona bera izango da.
Halaber, inbentario-egitasmoa beste edozein pertsona fisikoak zuzendu ahal izango du, duen eskarmentua dagokion curriculum vitae-aren bidez edo baliokidea den beste dokumentazioaren bidez egiaztatzen badu, baldin eta aipatu esku-hartzearen zuzendaritzak diru-laguntza jaso dezakeen egitasmo hori burutzeko baimena eman badio.
Aurreko kasu bietako edozeinean, eta diru-laguntza eman ahal izateko, Euskal Kultura Ondarearen Zentroak egiaztatuko du inbentario lanaren zuzendariak aurretik berak bere lanbide-jardueraren zehar egin dituen indusketetako arkeologi edota paleontologi materialak gordetzeko zentroetan entregatzeko betebeharrak bete dituela, urriaren 5eko 341/1999 Dekretuan ezartzen denaren arabera.


Diru kopurua

108.200 euro


Araudia

AGINDUA, 2004ko otsailaren 18koa, Kultura sailburuarena,Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren arkeologi aztarnategietan esku-hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen Aginduari, 2004ko ekitaldian ezartzeko, behar diren egokitzapenak egiten dizkiona,.

AGINDUA, 2003ko maiatzaren 14koa, Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren arkeologi aztarnategietan esku-hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egiteko dena, eta gainera, diru-laguntza horien emakida-erregimena finkatzen duena.


Harremanak norekin

M. José Aróstegi
Tel.: 945-01.94.93


Erantsi beharreko agiriak

1.– Honako agindu honetan jasotako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kultur sailburuordeari zuzenduko zaizkio, II. eranskinean jasotako eredua jarraituz, eta bertan eskatutako dokumentazioarekin batera, bai Kultura Ondarearen Zuzendaritzara, Donostia-San Sebastián kalea 1 (01010 Vitoria-Gasteiz) edota Eusko Jaurlaritzaren Kultura Lurralde Zerbitzuetan. Eskabideak zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan horretarako ezartzen den edozein prozedura bidez egin ahal izango dira.
2.– II. eranskinean adierazten den bezala, pertsona edo entitate eskatzaileari buruzko datuez gain, bertan zehazten diren dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:
a) Proiektuaren memoriari dagokionez, bertan, lanaren garapenaren kronograma bat jasoko da eta jardueraren gehienezko epeak zehaztuko dira; epe hori 2004 urteko abenduaren 31 izango da beranduenez. Memorian, lanerako metodologia eta irizpide gisa, agindu honetako I. eranskinean zehaztutakoak jaso beharko dira. Halaber, katalogatu beharreko materialen aztarnategia, bere izaera eta kronologia zehaztu beharko dira, baita katalogatu nahi den pieza-kopurua ere, ahalik eta zehatzen.
b) Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, III. eranskineko ereduari jarraituz.
c) Helburu berbera betetzeko eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda. Bat ere ez bada eskatu, horixe adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
d) Ordainketak agintzeko agiriak, IV. eta V. eranskinetako ereduak erabilita.
e) Pertsona fisiko eta juridiko-pribatuak izanez gero, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria.
f) Diruz laguntzeko aurkeztu den egitasmoaren inbentario objektu diren materialak urriaren 5eko 341/1999 Dekretuaren 7. artikuluaren kasuan badira, ezarri den gordetzeko zentroak emandako Gordailu-Agiria.


Eskabideak Aurkezteko Epea2004/03/17 - 2004/04/17

Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura Saila
Kultur Ondarearen Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena.


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.


Ebazteko epea

Hiru hilabeteren buruan jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea amaitu egunetik hasita.


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

22/07/2005