Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 
Euskal Herria , gaur


Euskal kulturari, gizarteari eta historiari buruzko saiakera, Euskal Herriaren panoramika labur eta pedagogikoa eskaintzen duena.

Izenburua: Euskal Herria , gaur
Egilea/Erakundea: Zallo, Ramón
Hizkuntza: gaztelania (martxotik aurrera euskara, frantses eta ingelesera itzulita egongo da)
Orri-kopurua: 308
Argitalpen-data: 2006ko abendua
Kontsultatzeko: Alberdania argitaletxea. ISBN: 84-96643-39-5. Kulturaren Euskal Behatokiaren Lakuako bulegoan kontsulta daiteke

pueblo vasco hoyKultura, historia eta gizartea ezagutzaren aroan da, laburtuta bada ere, euskaraz, frantsesez eta ingelesez ere argitaratuko den Ramón Zalloren saiakera honen azpi-izenburua.

Armand Mattelartek hitzaurrean adierazten du liburua zuzenean bihotzera eta “aniztasunen adierazpen-ahotsen berdintasunak justizia sozialarekin batera joan beharko lukeen munduko ordenaren berme gisa aniztasuna” ikusten duten pertsonengana iristen dela.

Kulturaren Euskal Planaren egile nagusienetarikoa den Zallok liburua Euskadin bizi diren immigranteek, belaunaldi oso bat itxaroteko beharrik gabe, beren inguruan herrialdearen gako batzuk ulertu edo azaldu ahal izateko unitate didaktikoa izateko Kulturaren Euskal Kontseiluan identifikatutako beharrari erantzuten dion gidaliburu gisa definitzen du.

Euskal Herriaren panoramika laburra da, pedagogikoki aurkeztua, jorratzen dituen gai ugarien inguruko beren ezagutza zabaldu nahi dutenen jakin-mina pizten duena.

Lehen zatian Euskal Herriaren bertoko jendearen barrena eta euskaldunen artean dabil, historiaurretik eta antzinarotik gure garaira arteko analisi historiko laburra eginez. Euskal gizartea eta azken urteetako balioen bilakaera eta aldaketak deskribatzen ditu, eraldaketa horretan eragina izan duten faktore ekonomiko, sozial, kultural, teknologiko, ideologiko eta demografiko desberdinak identifikatuz. Horrez gain, euskal gizartearen antolamendu politikoaren eta antolamendu ekonomikoaren analisi labur bat ere biltzen du. Ugariak dira lehen ibilbidea ñabartzeko erabiltzen dituen gaur egungo aipamen eta estatistika-erreferentziak.

Bigarren zatiak arreta, berariaz, euskal kulturaren azterketan jartzen du. Zalloren abiapuntu den kultura-kontzeptua Kulturaren Euskal Planean erabili dena da eta hiru ekarpenen emaitza gisa ulertzen da: herentziaz jasotako kultura nuklearra (jatorri nagusia), berezko gisa onartutako kulturak eta egungo euskal hiritargoaren kultura eta kultura osotasunean.

Kapituluak euskara kultura-nortasun markatuena dela adierazten du; jatorriari buruzko teorien berri eman eta Euskadiko Mapa Soziolinguistikoa aurkezten du.

Ondorengo kapituluek kultura osatzen duten esparru desberdinak aztertzen dituzte: ikus arteak, antzerkia eta musikala, literatura, kultura digitala eta multimedia, artisautza, kultura-ondarea eta kultura- eta komunikazio-erakunde eta -zerbitzuak. Helburua Euskal Herriko kultura-esparruko erakunde eta pertsona garrantzitsuenen panoramika eskaintzea da, nahiz eta zeregin zail horretan, Zallok adierazten duen moduan, “ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak (edo ia guztiak) badira”.

Azken eguneratzea: 2007/03/09
Euskadi, auzolana