Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Politika kulturalei buruzko nazioarteko I. konferentzia

Politika Kulturalei buruzko Nazioarteko I. Konferentziara (Bilbo, azaroak 14 eta 15) aurkeztutako txosten eta komunikazioen argitalpena.

Izenburua: Politika Kulturalei buruzko Nazioarteko I. Konferentzia
Egilea/Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa
Orrialde-kop.: 450
Argitaratze-data: 2007ko abendua
Erabilgarritasuna: Liburua korreo postalaren bidez bidaltzea nahi baduzu, egin eskaera gure korreo elektronikoan: kulturabehatokia@ej-gv.es, ez ahaztu zure izen abizenak eta helbidea ematea.

Formatu digitalean: KULTUR POLITIKEI BURUZKO NAZIOARTEKO I BILTZARRA (pdf, 6,61 MB)

conferencia2005eko azaroan, Kulturaren Euskal Kontseiluak Kulturaren Euskal Plana aurkeztu eta handik urtebetera, Politika Kulturalei buruzko Nazioarteko I. Konferentzia egin zen Bilbon. Kulturari eta arazo zein esperientzia kulturalei buruzko hausnarketa eta eztabaida egiteko topagune izan zen Konferentzia, baita parte hartzekoa ere. Bertako eta kanpoko jendeari zabaldu zizkion ateak Konferentziak, eta politika kulturalez arduratzen diren adituak, intelektualak, politikariak eta kudeatzaileak elkartu zituen.

Orain, Konferentziaren emaitzak plazaratu ditu argitalpen batek. Hor dituzue lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzako kultura-sailburuaren hitzaldiak (Konferentziaren hasierakoa eta amaierakoa, hurrenez hurren), baita aurkeztutako helburu, programa, txosten eta hausnarketak ere.

Hiru gai hauen inguruan dago egituratuta argitalpena: orokorra, lehena; bigarrena, politika kulturalei dagokiena, eta hirugarrena, mintegietako hausnarketa praktikoak biltzen dituena.

Lehenengoan, gai sakonak jorratu dira –adierazpen kulturalen aldeko UNESCOren deklarazioa (Armand Mattelart); kultura eta komunikazioaren arteko harremanak eta, ondorioz, aro digitalean irrati eta telebista publikoak duten garrantzia (Enrique Bustamante), eta politika kulturalei dagozkien eredu instituzional berriak (Xavier Fina).

Bigarren eduki-multzoak, politika kulturalei buruzkoa, aldi berean aztertzen ditu bertako egoera eta beste inguru batzuetakoa. Hitzaldi hauek dira multzo honetakoak: ingurunea, euskara eta kulturari buruzkoa (Anjel Lertxundi); Gurutz Larrañaga eta Ramon Zalloren zenbait ekarpen EAEko politika kulturalei buruz, eta zerga-politika eta kulturari buruz Gemma Martínez eta Olatz Imazek irakurria. Beste herrialde batzuetako (Quebec, Katalunia, Akitania...) kultura-politikak ezagutzeko aukera ere badakar argitalpenak, baita udalek eta eskualdeek gai horretaz egiten duten kudeaketa-adibideak ikustekoa ere.

Azkenik, mintegietako ekarpenak dituzue, sortzaile, ekoizle, kudeatzaile, ikertzaile eta politikarien iritziekin. Eremuka daude banatuta ekarpenak (ez ditugu ahantzi, bestalde, herri txiki eta ertainetako  ekipamenduak eta kudeaketa-lanak), eta ikuspegi nahiz esperientzia praktiko ugari jaso dituzte.

Azken batean, txostenen kalitateari eta argitalpeneko esperientzien aberastasunari/ugaritasunari esker, jarduera kulturalaz eta egungo egoerara behar duen egokitzapenaz hausnarketa egiteko aukera ederra eskaintzen zaigu.

Euskadi, auzolana