Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Kultura-aniztasunerako tokiko politikak

Kultura-adierazpenen forma-aniztasuna herri mailan bultzatzen duten politika publikoak aztertzen dituen azterlana.

Izenburua: Local policies for cultural diversity (Kultura-aniztasunerako tokiko politikak)
Egilea/Erakundea: UNESCOren Kultura Politika eta Kultura arteko Elkarrizketarako Sailak Bartzelonako Udaleko Kultura Institutuari eskatutako azterlana.
Hizkuntza: ingelesa (laburpen exekutiboa ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz)
Orrialde-kop.: 136
Argitalpen-data: 2006
Erabilgarritasuna:
http://www.agenda21culture.net/docs/report1_local_policies_for_cultural_diversity_en.pdf
Lakuako Kulturaren Euskal Behatokiaren bulegoan kontsulta daiteke.

portadaUnescoren Kultura Politika eta Kultura arteko Elkarrizketarako Sailak kultura-aniztasunerako tokiko politikei buruzko azterketa egiteko eskatu zion Bartzelonako Udaleko Kultura Institutuari. Institutu hori Hiri eta Tokiko Gobernu Bateratuen (CGLU) Kulturako Lan Taldeko burua da.

Azterketa horren helburua da kultura-sailek garatutako politikak eta programak eta udaleko beste sail batzuek ezarritako politikak eta programak aztertzea.

Azterlanean hiru esku-hartze mota egin dira: txostenak idaztea, kasu zehatzei buruzko azterlanak analizatzea eta Interneteko atariak eta web guneak aztertzea.

Kultura-politikei eta gobernantzari buruzko hiru txosten egin dituzte hiru ikertzailek:

  1. Nancy Duxbury (Kanadako Creative City Network-eko Derek Simons eta Katie Warfield-ekin elkarlanean). Tokiko politikak eta kultura-aniztasuna aztertu ditu Kanadan eta Estatu Batuetan;
  2. Annamari Laaksonen (Interarts Fundazioa). Latinoamerikan eta Europan oinarritutako azterketa egin du; eta
  3. Colin Mercer (Cultural Capital Ltd). Haren txostena Erresuma Batuan eta Australian oinarritu da.

 Jordi Pascualek, berriz, sintesi-txosten bat egin du, ikerketa horietan oinarrituta.

Txosten horretan, kultura-aniztasunak herri mailan har ditzakeen esanahien tipologiari buruzko ikuspegia ematen da.

Halaber, politikak eta programak bost ataletan banatuta aurkezten dira, ‘jasangarritasunaren triangeluarekin bat datorren eskeman, lotura-kontzeptu gisa gobernantza eransten duena’:

  1. kultura-eskubideak eta kulturaren berezko balioak
  2. kultura-aniztasuna eta gizarteratzea
  3. gune publikoak bizikidetza- eta elkarrekintza-gune gisa
  4. kultura, industria sortzaileak eta ekonomia
  5. kulturaren gobernantza herri mailan

Horrez gain, azken urteetan kultura-adierazleek lortu duten interesa aipatzen du, eta herri mailan, ikerketak bereziki aktiboak izan direla Erresuma Batuan, Kanadan eta Australian. FICAACk (Arte Batzordeen eta Kultura Agentzien Nazioarteko Federazioa) estatu mailan zein nazioartean egindako aurrerapenak ere aipatzen ditu.

Hainbat kasu-azterlan analizatu dira, eta horien artean hauek nabarmentzen dira: Buenos Aires, Genoa, Birmingham, Helsinki, Rotterdam edo Mexiko.

Euskadi, auzolana