Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Kultura sektoreko adierazleak: Quebec-eko behatokiaren ereduari begira

Quebeceko kulturaren eta komunikazioen behatokiak kultura-sektorea neurtu eta ebaluatzeko tresnak eta kulturako esku-hartzeak neurtzeko adierazleak garatu ditu.

Izenburua: Mesurer la culture:le système d’indicateurs de la culture et des communications au Québec (Kultura neurtzen: kulturaren eta komunikazioen adierazle-sistema Quebecen)
Egilea/Erakundea: Benoit Allaire, proiektuaren arduraduna. Observatoire de la culture et des communications du Québec. Institut de la statistique du Québec
Hizkuntza: frantsesa edo ingelesa
Orri-kopurua: 21
Argitalpen-data: 2006ko urria
Kontsultatzeko: Analysis of Methodologies Used by Cultural Observatories and Statistical Centres (pdf, 192,38 kB)

indicadoresProiektuaren helburua kultura-jardueraren parte diren ekonomia- eta gizarte-jarduerak identifikatzea eta horiek aztertu eta bilakatzea ahalbidetuko duten adierazleak ezartzea da. Metodologiako eta hausnarketako prozesu baten ondoren, 14 adierazleko sorta lortu da.

Benoit Allaire proiektuaren arduradunak adierazleek esanahia emango dieten, beren interpretazioa orientatuko duten eta beren eraikuntza ulertzea ahalbidetuko duten erreferentzia batzuk ere izatea egoki izango litzatekeela adierazi du. Horrela, denboran izan duten bilakaera, lurralde-alderagarritasuna (probintziako, erkidegoko eta nazioarteko alderagarritasuna), egitura-alderagarritasuna (kulturako lanbideen artean...) eta beste hainbat alderdi azter daitezke.

Adierazle horien eraikuntzaren inguruko hausnarketa egiterakoan kultura-sektorearen inguruko oinarrizko gai batzuk adierazten dira: zer ulertzen da “kultura-sektorearekin”? zer garrantzi izan behar du? nortzuk dira kulturako langileak?, eta abar, Quebeceko Behategiaren beste ikerketa eta azterlan batzuen bitartez zehaztu direnak.

Garrantzi berezia dute adierazle horiek sailkatzeko definitzen diren alderdiek: kultura-bizitasuna, kultura-aniztasuna eta kultura-erabilerraztasuna; eta ekonomiako eta gizarteko alderdiei erreferentzia egiten dietenak.

Kulturaren lehentasunezko 14 adierazleak

Aurrez adierazi den moduan, lehentasunezko 14 adierazle definitu dira, iragazketa-prozesuaren ondoren hautatutakoak1, ondoko taulan biltzen direnak. 


Oinarrizko 69 adierazletik abiatu ziren eta lehen hautapenaren ondoren 22 geratu ziren.
Adierazle ekonomikoakHelburua
1.- Kultura- eta komunikazio-sektorearen BPGdren eta guztizko BPGd-ren arteko ratioa Kulturak ekonomiari egiten dion ekarpena neurtzea. Kulturaren BPGd-k kulturan erabilitako baliabide ekonomikoen balioa neurtzen du. Kultura-bizitasunaren adierazlea da.
2.- Kultura-produktuen esportazio-indizea Kultura-produktuen esportazioaren balioaren aldaketa neurtzea. Kultura-bizitasunaren adierazlea da.
3.- Kultura-produktuen prezio-indizea Kultura-produktuen kostuaren aldaketa neurtzea. Kulturaren erabilerraztasun ekonomikoaren adierazlea da.
4.- Kultura-industrien kontzentrazio-indizea (produkzio eta hedapen taldekatua) Industrien kontzentrazio-maila neurtzeak merkatuan sartzeko dauden zailtasunak ezagutzea ahalbidetzen du. Erabilerraztasun ekonomikoaren adierazlea da.
5.- Kultura-produktuen guztizko salmenten indizea Kultura-produktuen salmenten balioaren aldaketa neurtzea. Kultura-kontsumoaren bilakaera adierazten du.
6.- Kultura-produktu nazionalen merkatu-portzentajea Quebeceko kultura-produktuek saldutako kultura-produktu guztien artean ekonomian duten lekua ebaluatzea. Kultura-bizitasunaren adierazlea da eta, Quebecen testuinguruan, kultura-aniztasunaren adierazle ere bai.
7.- Herrialde ekoizleen araberako guztizko salmenten dibertsitate-indizea Produktuen jatorriaren araberako kultura-aniztasunaren mailaren aldaketa neurtzea. Quebeceko biztanleen beste kultura batzuekiko irekieraren bilakaera aztertzea ahalbidetzen du.
Gizarte AdierazleakHelburua
8.- Kultura-langileen kopuruaren eta biztanleria aktiboaren arteko ratioa Sorkuntza-sektoreko lan-eskuaren bilakaera kuantitatiboa neurtzea. Kultura-bizitasunaren adierazlea da.
9.- Hedapenean jarduten diren enpresen kopurua, 1.000 biztanleko Kultura-erabilerraztasuna neurtzea.
10.- Familien kultura-gastuaren eta astialdi-gastuaren arteko ratioa. Familien kultura-kontsumoak astialdiko gastuan duen portzentajearen bilakaera neurtzea. Kultura-bizitasunaren adierazlea da.
11.- Kultura-establezimenduetara joatearen maiztasun-indizea Kultura-establezimenduetako bezero-kopurua neurtzea. Kultura-partaidetzaren maila neurtzeko adierazle ona da.
12.- Kultura-jardueretako parte-hartzearen indizea Kultura-jarrera jakin batzuen maiztasuna neurtzea. Kultura-bizitasunaren adierazlea da.
13.- Kulturako eta astialdiko jarduerei eskainitako denboraren arteko ratioa Kulturari eskainitako gizarte-denboraren aldaketa neurtzea. Kultura-bizitasunaren adierazlea da.
14.- Kultura-berrikuntzen kopuruaren eta guztizko eskaintzaren arteko ratioa. Kultura-eskaintzaren berriztapenaren (sorkuntza) bilakaera neurtzea. Kultura-bizitasunaren adierazlea da.

Adierazleen hautapen-prozesua

Prozesua Quebecen kultura-jarduera sailkatzeko sisteman aplikatutako eredu teorikoan oinarrituriko 69 adierazleko zerrendatik hasi zen.

Halaber, eredu hori komunikazioaren teoria sinplean (igorlea-mezua-hartzailea) oinarritzen da eta kultura-erreprodukzioko baldintza desberdinen inguruko adierazleak proposatzen ditu. Hasiera batean, kultura 4 mailatan banatzen dute:

  • baliabideen inguruko adierazleak
  • igorpen-sistemaren inguruko adierazleak
  • produktuekin erlazionaturiko adierazleak
  • publikoaren eta eraginaren inguruko adierazleak

Kultura-erreprodukzioaren egitura-alderdien eskema

BALIABIDEAK

  • Finantza-baliabideak (administrazio publikoen, familien eta enpresen kultura-jardueretara zuzendutako gastua)
  • Baliabide materialak (kultura-produktuak ekoizteko beharrezko ondasun higiezinak, ekipamenduak eta materialak)
  • Informazio-baliabideak (kultura-kapitala)
  • Giza baliabideak (kultura-jarduerari lotutako lanbide-jarduera duten pertsonak)

fle

IGORPEN SISTEMA (sorkuntza, ekoizpena, hedapena/banaketa)

  • Quebeceko kultura- eta komunikazio-jarduerak (Quebeceko kultura- eta komunikazio-jarduerak sailkatzeko sistema)
  • Kultura-lanbideak (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala)

fle

MEZUAK (produktuak)

  • Kultura-ondasunak
  • Kultura-zerbitzuak
  • Berrikuntzak/guztizko eskaintza
  • Generoaren eta jatorriaren arabera
  • Kuantifikazioa eta balioa

fle

PUBLIKOAK2

  • Kulturara zuzendutako gastua
  • Kulturara zuzendutako denbora
  • Publikoen ezaugarriak

Oinarrizko 69 adierazleen artean 22 aukeratu dira bi alderditan oinarrituta: adierazleen deskribapen-garrantzia eta horien kalitate-irizpideak. Azken finean hautaketarako 5 irizpide-kategoria ezartzen dituzte:

  1. Irizpide teorikoa: adierazlearen barne-baliozkotasuna: adierazlearen eta erreferentzia egiten dion arloaren arteko egokitzapena ziurtatzen du
  2. Metodologia-irizpidea: adierazlearen fidagarritasunari egiten dio erreferentzia, hau da, bere koherentzia eta oinarriari
  3. Irizpide analitikoa: adierazlearen denborako eta espazioko alderagarritasuna
  4. Irizpide praktikoa: adierazlea eraikitzeko beharrezko datuak badauden eta eskuragarri dauden
  5. Irizpide politikoa: adierazlea interesgarria den eta ekintza politikoan eragin dezakeen

1 Oinarrizko 69 adierazletik abiatu ziren eta lehen hautapenaren ondoren 22 geratu ziren.

2 Bi maila identifikatzen dituzte: kultura-kontsumoaren adierazleak (familiaren kulturako gastua,  bolumena -kontsumitutako kultura-produktuaren kopurua- eta horren balioa -produktu-kopurua eta prezioa- neurtzen dute) eta kulturako parte-hartzearen adierazleak (kultura-jarduerei eskainitako denboraren neurketa).

Euskadi, auzolana