Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Sorkuntza, kulturaren kudeaketa eta komunikabideak

Zibergizarterako behatokiaren hirugarren on line kongresua, bertan, komunikazioari eta kulturari espazio bat eskaini zaie.

Hizkuntza: katalana, gaztelania, galegoa, portugesa, ingelesa
Data: 2006ko azaroaren 20tik abenduaren 3ra
Kontsultatzeko: Zibergizarterako behatokiaren webgunea 

Kongresuko aktak Kulturaren Euskal Behatokiaren Lakuako bulegoan kontsulta daitezke (kongresuaren CD-ROMa)

ciber2006ko abenduan amaitu zen arrakasta handiko “Ezagutza irekia, gizarte askea” on line kongresuaren hirugarren edizioa; 65 herrialdetako 4.600 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, 550 komunikazio eta hitzaldi eta jarduera presentzialak egin ziren 5 herrialde desberdinetan. Kongresuan hainbat lan-talde ezarri dira eta horietariko bat komunikazioa eta kulturaren ingurukoa izan zen.

Ekitaldia Zibergizarterako Behatokiak (OCS) eta Fundació Observatori per a la Societat de la Informació de Catalunya-FOBSIC erakundeek antolatu dute eta Bartzelonako Diputazioaren, Galiziako Xuntaren, Cornellá de Llobregateko Udalaren, Kataluniako Generalitaten eta Avanza Planaren babesa izan du.

2002ko iraileko eta 2004ko azaroko edizioen ondoren, OCSk jarduera horrekin jarraitzeko eta eredu bihurtzeko erabakia hartu du; aurreko edizioetan hartutako ospeagatik eta hainbeste jende bildu izanagatik jada teknologia-gizartearen inguruko hausnarketa akademiko eta sozialerako topagune garrantzitsuenetariko bat bihurtu da.

Kongresuko gaiak Batzorde Zientifikoak prestatu ditu eta helburua zibersoziala dena aztertzea izan da, aurreko bi kongresuetan hasitakoaren ildoan: zer den eta nola eraikitzen den (eraikiko den) ezagutzaren gizartea.

OCS berak adierazten duen moduan, kongresu horrek ikerlarien kolektiboari dei egiten dio, baina are gehiago protagonistei, gizarte zibilari, enpresa eta erakundeei eta abar. Ziberespazioa ez da leku mugatua, etengabeko mugimenduan dagoen erlaziorako, elkar lotzeko, sinergiarako eta, zergatik ez, nahasketarako espazio baizik.

Kongresua parte-hartzeko ingurune, erretorika eta formatu desberdinak bateratzeko askotariko espazio bihurtu da. Diskurtso guztientzako lekua duen espazioa, ziberrespazioaren inguruan elkarrizketa izatea ahalbidetu duena.

Ziberrespazioa komunikazioaren, komunikaziorako eta komunikazioarentzako espazioa dela da zibersoziala denaren oinarri-arauetariko bat. Horrela bada, ezinbestekoa da komunikazioak berak fenomeno sozial gisa duen papera aztertzea: Internetek eragindako komunikazio-formatu berrietan berariaz islatutako iraultza demokratizatzailea, komunikabide tradizionaletan duten eragina, norberaren edo taldekako hainbat komunikazio eta argitalpen-modu azaltzea, informazio-iturri eta kanal berri ugari sortzea, horien erabilerak, etab.

Beste alde batetik, kulturak eta kulturala denak ezagutzaren gizartean paper bereziki nagusia dute. Are gehiago, kultura eta ezagutza sinonimo gisa ere erabil daitezke. Internet eta komunikabide berriak, batez ere, kulturaren eta ezagutzaren eta kulturarako eta ezagutzarako espazio dira, aurreko iraultza tekniko batean ere gertatu ez zena.

Kultura-, literatura- eta arte-sorkuntzak formatu berrietan eta euskarri zaharrekin egindako konbinazioetan, batzuetan, ezagutzaren gizartearen gailur gisa adierazten den esperimentazio-espazioa aurkitzen du. Interneten gertatzen denak, batez ere, kultura egin eta banatzen duten pertsona eta kolektiboekin du zerikusia eta, ondorioz, kulturala denak, ezagutzaren gizartean, ohiz kanpoko nagusitasuneko paper berria aurkitzen du. Horregatik, kulturala denaren eta kultura-erakundeen kudeaketa esparru estrategiko bihurtzen da benetan ezagutzarena den gizartearentzako berrikuntzako espazio gako gisa.

Kongresuan, hainbat gai nagusi ezarri dira, “Komunikazioa eta kultura: sorkuntza, kulturaren kudeaketa eta komunikabideak” izan da bat, eta lan-talde hauek jardun dira:

  • Kazetaritza eta komunikabide berriak diziplinarteko ikuspegitik
  • Komunikabideak, teknologia berriak eta gizartea
  • Kazetaritza aske eta irekia: parte-hartzea, banatzea, hiritargoa eta teknologia berrietatik ondorioztatutako aukerak
  • Ikus-entzunezko webgunea: parte hartu, komunikatu, sortu
  • Ingurune digitalak eta kulturaren kudeaketa
  • Organizazio eta erakundeetako komunikazio-aldaketa informazioaren gizartearen testuinguruan
  • Narratiba digitala. Literatura gizarte digitalean. Komunikazio-modu berriak, sorkuntza-modu berriak
  • Edukien garapena eta formatu berriak garatzea ikus-entzunezko hedapeneko leihoetarako
  • Artea, sorkuntza eta teknologia berriak
  • Ikus-entzunezko komunikazioa eta kultura digitala
  • Zibergizartearen unibertso bisuala
  • Blog-kazetaritza
Euskadi, auzolana