Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

2007ko urtekaria: zinema, telebista eta bideoa europan

Ikus—entzunezkoen merkatuak eta haren industriek Europako 36 herrialdetan duten egoerari buruzko txosten hau argitaratu du Europako Ikus-entzunezkoen Behatokiak.

Izenburua: Annuaire 2007: Film, télévision et vidéo en Europe (2007ko urtekaria: zinema, telebista eta bideoa Europan)
Egilea/ erakundea: Europako Ikus-entzunezkoen Behatokia http://www.obs.coe.int/
Hizkuntza: frantsesa, ingelesa, alemana
Argitalpen-data: 2007
Argitalpena: Europako Ikus-entzunezkoen Behatokia. ISBN: 978-92-871-6305-9

observatorio europeo audiovisual

Europako Ikus-entzunezkoen Behatokia 1992an sortu zen. Erakunde publikoa da, 36 estatu biltzen ditu, eta Europako Batzordeak ere parte hartzen du. Behatokiaren helburua da Europako ikus-entzunezkoen industriari buruzko informazioa jasotzea eta hedatzea. Ikus-entzunezkoen industriako beste erakunde profesional batzuekin eta korrespontsal-sare zabal batekin koordinatuta egiten du lan.

1995az geroztik, urtekari bat argitaratzen du Behatokiko kide diren Europako 36 herrialdetan ikus-entzunezkoen merkatuaren egoerari buruzko mila bat informazio-iturritatik lortutako oinarrizko datuekin (zinema, telebista eta bideoa), eta Japoniako eta Estatu Batuetarako datu baliokideekin. Argitalpen estatistiko hirueleduna da, grafiko ugari eta ikus-entzunezko baliabideetan egun dauden joeren laburpena ditu. Datuak biltzeko lana independentzia- eta fidagarritasun-irizpideen arabera egiten da. Urtekari honek Europako ikus-entzunezkoen merkatuaren eta industriaren irudi zehatza ematen du, eta sektore honetako hiru adar nagusiei buruzko hiru liburukiz osatzen da: zinema, telebista eta bideoa.

Lehen liburukiak herrialde bakoitzeko telebista-konpainia nagusien sarrera operatiboei eta egoera finantzarioei buruzko banakako txostenak ditu, audientziaren merkatu-kuotak, eta telebista-programazioko produktuen zerrenda generoka.

Bigarren liburukiak Europako telebisten joerak deskribatzen ditu alderdi hauen bitartez: ikus-entzunezkoen merkatu orokorraren analisia, Europako irrati- eta telebista-konpainien jarduera, irrati eta telebistaren industriaren baliabide finantzarioak, telebista digitalerako aldaketa, telebista-kanalen eskaintza, ikus-entzuleen eta programazioaren joerak, eta ekoizpen-konpainiak.

Azkenik, hirugarren eta azken liburukia honi buruzkoa da: zinema- eta bideo-ekoizpenaren azterketa, areto komertzialetako banaketa eta emanaldiak, zinema elektronikoa, ikus-entzuleak, DVDaren merkatua, pay-per-view eta eskaripeko bideoak, eta Europako zinemaren industriaren egoera finantzarioa.
Euskadi, auzolana