Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Artxiboak nola eskuratu

Artxiboetako komunikazio-arloko Europako politikari buruzko R (2000) 13 zenbakiko Gomendioa aplikatzeko gidaliburua.

Izenburua: L’accès aux archives (Artxiboak nola eskuratu)
Egilea/ erakundea: Charles Keckeméti, Iván Székely
Hizkuntza: frantsesa eta ingelesa
Orrialde-kopurua: 107
Argitaratze-data: 2007ko ekaina
Eskuratzeko: Council of Europe Publishing. ISBN: 978-92-871-5823-9

portada2000ko uztailaren 13an, Estrasburgon, artxiboetako komunikazio arloari dagokionez Europako politikari buruzko Gomendio bat erabaki zuen Europako Kontseiluak. Gomendio hartan gogorazi zuen artxiboen jabetza ondare kulturaleko atal funtsezkoa eta ordezkaezina dela. Era berean, adierazi zuen “herrialde batek ez duela demokrazia guztiz eskuratzen harik eta bertako herritarrek historiako elementuak era objektiboan ezagutzen ez dituzten arte”

Berriki argitaratu den gidaliburu honen helburua da Gomendio horrek ikuspegi moral eta politikotik duen garrantzia azpimarratzea. XXI. mendean artxiboen eskuratze-politikak eta -praktikak izan behar lituzken oinarriak adierazten dizkigu gidaliburuak, bost kapitulutan.: printzipio etikoak, prozedurazkoak eta teknikoak.

Era berean, Gomendioari buruz dagoen adostasun-ikerketa baten ondorio nagusiak laburbiltzen ditu, eta artxibo nazionalak, zientzia-arloko erabiltzaileak, gobernuz kanpoko erakundeak eta zientzialariek eta gizarte zibilak egindako ekarpenen arteko aldea aztertzen du.

Azkeneko bi kapituluetan, arduradun politiko, artxiboetako agintari eta langile, irakasle eta herri-erakundeentzako Gomendioaren oinarriak aplikatzeko aholkuak ematen dira, lurralde jakin bateko legeria eta araudiaren eta Gomendioko edukien arteko adostasunik ez dagoen egoeretarako. Hori aplikatzeko aholkuak ematen ditu, atalez atal (eskuratzeko baldintzak, eskubideak, ikerketa-tresnak, artxibo ez-publikoak, etab.).
Euskadi, auzolana