Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

Hasiera

 

Herritartasunaren eraikuntzan kulturak duen eginkizunari buruzko gogoeta

Kulturaren eraginak aztertzen ditu argitalpenak, eta aro berriko gizarte demokratikoetan herritartasunaren eraikuntzan kulturak duen parte-hartzeaazaltzen

Izenburua: Recóndita armonía. A reflection on the function of culture in building citizenship capacity. (Herritartasunaren eraikuntzan kulturak duen eginkizunari buruzko gogoeta)
Egilea/ erakundea: Stanley, Dick. Europako Kontseilua. Policy note No. 10
Hizkuntza: ingelesa eta frantsesa.
Orrialde-kopurua: 135
Argitaratze-data: 2006ko abendua
Eskuratzeko: Council of Europe Publishing. ISBN: 978-92-871-6211-3.
Euskal Kulturaren Behatokiko bulegoan kontsultatu daiteke, Lakuan.

portadaIkerketa eta azterketa ugari egin izan dira hiritarrengan eta gizartean kulturak duen eraginaz. Europako Kontseiluak argitaratutako dokumentu honek kulturak gizartean duen eragina aztertzen du, eta kulturan parte-hartzea aro berriko gizarte demokratikoetan herritartasunaren eraikuntzan lagungarri dela azaltzen.

Gero eta handiagoa den aniztasunaren erronkak eta eguneroko bizitzaren konplexutasuna bateratzeko gai den izaera estrategikoko baliabidetzat jotzen da kultura. Partaidetza kulturalari esker, areagotu egiten da ekimen kolektibo eraginkorrak bultzatzeko herritarren jakintza eta gaitasuna.

Herritarren partaidetza kulturala ikaskuntza etengabea da, bizitzaren desafioei erantzun kolektiboak bilatzea. Alderdi askoko kultura-kontzeptua azaltzen du (bizitza ereduak/erak, ohiturak, arteak eta ondareak). Alderdi horiek elkarri nola eragiten dioten aztertzen du, bizitzaren desafioei erantzuteko behar diren tresna kontzeptualaz hornitzeko herritarrak. Tresna kontzeptual horiek herritarren ahalmena indartzen duten ondorioak sortzen dituzte, kultura ondasun estrategikoa eta politikaren ardatz nagusi bihurtuz. Hori nola gertatzen den aztertzen du dokumentuak. Errepaso bibliografiko zabal bat egiten da, kulturaren ondorio sozialak identifikatzeko eta egiaztatzeko modua aztertzeko.

Amaitzeko, politika kulturalen eredu tradizionalen balorazioa egiten du dokumentuak, baita ideia berri horiek nortasuna indartzeko, balioak aldarazteko, gizarte-kohesiorako, garapen kolektiborako eta herritarren parte-hartzerako helburu politikoetan izan ditzaketen ondorioena ere.
Euskadi, auzolana