Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

 
Bizkaiko Foru Liburutegiaren eraberritzea eta zabaltzea


bibliotecaUdaberrian inauguratuko da Bizkaiko Foru Liburutegia, azken urteetako eraberritzearen eta zabaltzearen ondoren. Liburutegia 1894an sortu zen eta egungo eraikinean 1929an kokatu zen.

Eraberritzeko prozesua 2003ko urrian hasi zen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kultura-ekimen handiguratsuenetariko bat osatzen du: lurralde historiko horri Euskal Herriko ikasketa-liburutegi garrantzitsu eta modernoenetariko bat eskaintzea, bai eta eraikuntza berezi eta berritzailea ere. Aurreko bolumenak eraberritzeko -garai bateko Liburutegia eta Kontserbatorioa- eta elementu berriak eraikitzeko -Administrazio-dorrea eta Liburu-gordetegi handia- proiektua da. Horrez gain, hiru solairuko lurpeko aparkaleku bat eraiki da Foru Jauregiaren atzealdean.

Adierazi behar da proiektu guztia beti oinarrizko bi premisen inguruan garatu dela: Liburutegiaren zerbitzuak ahalik eta gutxien eta, ahal dela, inoiz ez ixtea, erabiltzaile eta ikerlariei begira, eta bere funts baliotsuak ez lekualdatzea; erabaki horiek oraindik gehiago zaildu dute eraberritzea.

Foru Liburutegi berriak % 170 azalera gehiago du, bai eta funtsentzako 12.500 metro linealeko gutxi gorabeherako edukiera ere. Azalerari dagokionez, lehen 3.700 m2 zituen eta orain liburutegirako bestetarako erabiliko ez diren 10.000 m2 lortu dira, garajeetarako espazioa gehituz gero 12.500 m2-ra iristen dena.

Guztira, liburutegi berri horrek 6.700 m2 gehiago izango ditu (% 170eko hazkundeari dagokiona) Kontserbatorioak utzitako espazioa eta Arbietoko orube librea okupatzearen ondorioz.

Foru Liburutegi berriaren azalera

Eraberritutako azalera
(Egungo liburutegiaren 3.700 m2 + Kontserbatorioaren 3.000 m2) 6.700 m2

Zabaldutako azalera
(gordetegia) 3.300 m2

Garajeetara zuzendutako azalera 2.500 m2

GUTIZKOA: Foru Liburutegi berriaren azalera

(Eraberritzea + Zabaltzea) 10.000 m2

Obraren aurrekontua 15.406.417,24 eurokoa izan da.

Foru Liburutegiaren instalazioetara bisita

a) Liburu-gordetegia

Liburu-gordetegia liburutegiko teknikarientzako gordetako espazioa da, funts baliotsuenak biltzen dituelako, eta kontserbazioko, babeseko eta segurtasuneko baldintza tekniko onak ditu.

Geruza bikoitzeko edukiontzi-kaxa handi batean sartuta dago. Kanpoaldekoa obra horretarako berariaz egindako beira berezikoa da, hirirantz egunez eta gauez liburuaren egituraren irudi desberdina proiektatzen duena. Izan ere, zailtasun handienetako bat 250.000 bolumen espazio horretara eramatea izan baita.

Edukiontziaren eraikuntza-ezaugarriek hezetasun eta hozbero baldintzen, hauts-kontrakoen eta segurtasun goreneko kontrola ahalbidetzen dute.

b) Administrazio-dorrea

Administrazio berria Astarloa eta Arbieto kaleen arteko izkina egiten duen harrizko bolumen batean dago, ingurunearekin guztiz bateratuta.

c) Liburutegiaren eta Kontserbatorioaren eraikin zaharra

Eraikin zaharra (Liburutegia eta Kontserbatorioa) barnean berrantolatu da barneko espazioek irakurketagune berriek beren funtzionamendurako aldaberatasun eta malgutasun nahikoa emateko beharrezko espazio-argitasuna eta gardentasuna izan dezaten.

Eraikin honetan entzunaldi-aretoak, irakurketa-aretoak, kartografia eta grabatuen atalak, euskal atala, atal orokorra eta abar daude, beheko solairuaz gain. Solairu hori pixka bat desberdina izango da, jendea hortik sartuko baita.

Azken eguneratzea: 2007/03/12
Euskadi, auzolana