Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euskadi.eus

 

Bilbao arte eta kultura

Elkarrizketa Patxi Azpillagarekin, Bilbao Arte eta Kultura VIII Topaketen arduraduna.

Bilbao Arte y CulturaBilbao Arte eta Kultura VIII Topaketak Bilbaon ospatuko dira ekainaren 25etik uztailaren 20ra, Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaiko Campusean antolatzen dituen udako ikastaroen esparruan. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbaoko Udalaren eta Bilbaoko Portuaren babes instituzionala dute Topaketa hauek. Bidelagun dira halaber, Bilbao Bizkaia Kutxa, Guggenheim Bilbao Museoa, Metro Bilbao, eta beste zenbait erakunde ere.

Heziketa-ziklo honek, “kulturaren aldeko apustuari eta urtez urte eremu honek izan duen eskariari erantzuten dio. Topaketak, gaur egungo egoera artistiko eta kulturalean ematen diren ezaugarri, tirabira eta transformazioei buruz hausnartzen saiatzen dira”, Patxi Azpillaga, Topaketen arduradunak dioenez.

Orain dela zortzi urte ibilbidea hasi zutenetik, Topaketak geroz eta garrantzi handiagoa hartuz joan dira, bai ikasle-kopuruaren aldetik, bai parte hartzen duten irakasle zein txostengileen garrantziaren aldetik. Internazionalizazio-maila esanguratsua lortu dute, eta, gaur egun, dantza, arte, musika, teknologia, ikus-entzunezko baliabide, moda eta komunikazioaren eremuetatik datozen ospetsuen laguntza dute, “gaur egungo egoera artistikoan eraldaketak bultzatu dituzten pertsonaiak dira”, Topaketen arduradunak adierazten duenez.

Edizio honetarako aurkeztu den ikastaroen egitaraua zabala da, 26 ikastaro, mintegi eta tailer eskaintzen dituelako. Anitza da musika, arte, antzerki eta komunikazio sormena eta tekniken inguruko gaiak landuko direlako; beste zenbait gizarte gai ere aztertuko dira ikastaroetan, hala nola moda, hezkuntza, aro digitala edo garapen solidario eta integratzailea. Eta kalitatezkoa da, lehen mailako irakasle, hizlari eta txostengileek parte hartuko dutelako, euren artean honako hauek nabarmentzen direlarik: Trinidad Sevillano, Igor Yebra dantzaria, Joanne Leighton koreografo eta pedagogoa, Keiko Wataya biolin-jolea, John Oswald musika-historia berriko pertsonaiarik garrantzitsuenetarikoa, Vicki Bennet sortzailea, Xabier Erkizia, Rick Prelinger, Enrike Hurtado, Borja Cobeaga, Nacho Vigalondo, Jean Pierre Klein psikiatra eta Arteterapia taldeko antzerki zuzendaria, ekintzatik pentsaerara doazen prozesuen oinarrian aditua den Bernard Accouturier, eta abar. Aurten, halaber, ikastaroez gain, publiko zabalari eskainitako zenbait saio, hitzaldi eta kontzertu ere izango dira, Topaketak gizarteari ezagutzera emateko eta gizartearen partaidetza lortzeko asmoz.

Heziketa-eskaintza, esparru artistiko eta kulturalarekin zerikusia duten ikasle eta profesionalei zuzentzen zaie nagusiki, baina, orokorrean, gai hauetan interesa duen edozeini irekita dago. Matrikulatuen artean, nagusiki komunikazioa eta arte ederretako ikasleak zein arte eta kulturaren eremuko profesionalak daude. Ikasleen gehiengoa Bizkaitik dator, baina gainontzeko euskal lurraldeetatik eta, neurri txikiagoan, Estatutik etorritakoak ere badira.

Topaketek, ikusmolde berritzaile eta multifokaletik kultur-eremura hurbiltzeko aukera erakargarria eskaintzen digute.

Webgune interesgarriak

EHUko portal publiko berria
www.ehu.es/bilbaounibertsitatea

Harremanetarako

Ikastaroetako Idazkaritza
EHU
Larrako Etxea
Lehendakari Agirre etorbidea, 83 (Sarriko)
48015 Bilbao
http://www.ehu.es
Tel. (+34) 946 017 111 – 7143 - 7144
Faxa (+34) 946 017 117
arteycultura@ehu.es

Euskadi, auzolana