Formakuntza
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua
Kate mailak lotzen
XX. mendeko esperientziatik XXI. mendeko galdegaiei begira, euskal kulturgintzaren transmisioa ipar duen formazio-eskaintza sortu dugu HUHEZIn. Gure herriarentzat funtsezkoa den dimentsio honetarako jakintza-tresnak eta ekinbideak sortzera begiratuta, aurkezten dugun ikasketaren ekarpen berritzailea zera da: gure kulturgintza modernoaren protagonistek -aditu eta arituek- pilatutako esperientziaren transmisioa antolatu dugu. Historian aurrekaririk gabeko esperientzia-mintegi izateaz gain, belaunaldi berrietan (hezkuntzatik, euskalgintzako erakundeetatik, herri-eskualdetako kultur programaziotik, hedabideetatik, sorkuntzatik) kulturgintzaren transmisioa kudeatzeko bideak eta tresnak garatuko ditu formazioak.
Aditu titulu honen lehen edizioa 2007-08 ikasturtean egin berri da. 60 ikaslek hartu dute parte. 2009arekin batera emango diogu hasiera bigarren edizioari. Esperientziak erakutsi digunez, didaktika-ereduan sakondu egin behar dugu; hau da, ikasleei aukera handiagoa eman behar diegu partehartzeko, ikasitakoan sakontzeko, nork bere interesen arabera ondorioak ateratzeko… Horrenbestez, euskal kulturgintzaren transmisioa biderkatzen joan dadin jendartean, arreta berezia eskainiko diegu a) hezkuntza-sistemari eta b) tokian tokiko ekimen eredugarriei.
Proiektua abiarazi duten gogoetak
- XXI. mendeko desafio globalen aroan, gure artean kulturgintzari buruzko esperientzia, gogoeta eta praktiken biltze-, sistematizazio- eta transmisio-lana bideratu egin behar da.
- Agerikoa da gure kulturgintza hezkuntzan eta herri-eskualdeetako dinamikan egokiago txertatu behar dugula. Horretarako, baina, irizpide, esperientzia eta formatzaile falta somatzen da han eta hemen. Era berean, kulturgintzaren inguruko gogoeta-irizpideetan eta formazioan sakondu egin behar dugu denok: elkarteetako, ikastetxeetako, udaletako, hedabideetako eta erakundeetako eragileak.
Eskaintza
- Euskal kulturgintza modernoaren ibilbideari buruzko formazio panoramiko eta sakona, gure kulturako pertsona funtsezkoek lehen pertsonan oldoztua eta emana.
- Kulturgintzaren desafioei buruzko formazio multifokal eta dialogikoa.
- Kulturgintza hezkuntzan, herrietako dinamiketan, programazioan, elkartegintzan, komunikazioan eta sorkuntzan garatzeko ekinbide eta tresnei buruzko formazioa.
Helburuak
- Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua corpus batean biltzea, eta formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
- Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa egitea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
- Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia partzialak beste alorretakoen eskura jartzea.
- Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen gogoeta multifokala, esperientzien transmisioa) bi multzo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.
Hiru aditzetan helburuak bilduta:
1. Ezagutza bildu. Euskal kulturgintzaren inguruan arituek eta adituek duten ezagutza biltzea eta XXI. mendeko desafioei begira jartzea. Lehen edizioan izandako aditu eta aritu guztien irakaspenak jasota dauzkagunez, horien berri ere izango dute aurrerantzean ikasleek. Aditu-titulu honetan, beraz, ezagutza biltzen jarraitu nahi dugu eta jasotakoa transmititzen.
2. Ezagutza sortu. Ezagutza ekoiztea hiru zentzutan: a) gai batzuk espreski graduondoko honetarako garatuko direlako, b) ezagutza biltzean emaitza batura baino gehiago izango delako, eta c) formazioaren transmisio dialogikoak galdera berriak eta erantzunak sor ditzakeelako.
3. Ezagutza transmititu. Sortutako corpus hori transmititzea ondoren beronen transmisioan paper biderkatzailea izango duen eragile multzoari (irakasleak, gizarte-erakundeetako langileak, kultura teknikariak, etorkizuneko sortzaile, ikertzaile eta bultzatzaile potentzialak). Irakasle-ikertzaileen, kulturgileen eta Euskal Herriko lurralde guztietatik etorririk hartzaile izango den eragile multzo horren artean gogoeta-gune formatzaile bat sortzeko tresna da graduondoko hau.
Formazioaren eduki-arloak
Formazioaren edukia lau bloketan banatzen da:
1. Formazio teorikoa: adituak mintzo
- Hizkuntza komunitateen dinamikak. Kulturgintza kokatzeko oinarriak.
- Egungo gizarte aldaketak eta kulturgintza.
- Egungo teknologia aldaketak eta kulturgintza.
- XXI. mendeko egoeran euskal izaeraz gogoeta.
- Kulturari buruzko diskurtso desberdinak euskal komunitatearen historian.
- Euskal kulturgintza aurrera begira:
- Kulturgintzaren hezkuntza-transmisioa.
- Kulturgintzaren sinergiak herri-eskualdeei dagokienean.
- Kulturgintza, hedabideak eta komunikazio-teknologiak.
- Sorkuntza eta hedapen estrategiak.
2. Testigantzen bidezko formazioa: arituak mintzo
- Kantagintza. Bideak eta norabideak.
- Literaturgintza. Sorkuntza eta proiektua.
- Bertsolaritza. Hogei urteko estrategia mamitua.
- Beste hainbat kulturbide. Esperientziak eta ortzimugak.
- Oinarrigintza. Egitura-esperientziak.
- Hezkuntza. Balantzea eta aurrerabideak.
- Kulturgintza gertuko komunitatean. Esperientzia eredugarriak.
3. Tutore-mintegia: ikasleak mintzo
- Adituen eta arituen irakaspenei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
- Irakaspenak nork bere interesguneetara egokitzeko.
- Gogoetak eta esperientziak trukatzeko. Bi norabidetan: a) hezkuntza-sistema (hezkuntza orokorra, helduen euskalduntzea, hezkuntza ez formala) eta b) tokian tokiko ekimen eredugarriak (sormena, elkarlana, hartu-emana).
4. Oldozpena eta ekoizpena: oro mintzo
- Euskal kulturgintzaren garabideak: ortzimugak, hezkuntza-transmisioa eta hedapen estrategiak.
- Proiektua, hiruko taldeetan, taldeak aukeratutako tutorearen gidaritzapean.
Formazioaren banaketa eta emaileak
| Atala |
Ordu Kopurua
|
Emaileak |
1. Formazio teoriko-praktikoa
|
100 |
|
Hizkuntza komunitateen dinamikak.
Kulturgintza kokatzeko oinarriak |
20 |
Julen Arexolaleiba
Jone Miren Hernandez Dr.
Iñaki Arruti
Koldo Zuazo Dr.
Kike Amonarriz
Mikel Irizar |
Euskal kulturgintzari buruzko irakaspenak orain artean:
diakronikoki gaur egunera arte |
20 |
JC Etxegoien Xamar
Ane Larrinaga Dr.
Xabier Mendiguren Bereizartu
Lourdes Aranguren
Jose Angel Irigaray |
Euskal Kulturgintza XXI. mendean
a) Gizarte aldaketak
b) Egungo teknologiak |
30 |
Josu Amezaga Dr.
Xabier Aierdi Dr.
Iñaki Mtz de Luna Dr.
Imanol Galfarsoro
Mario Zubiaga Dr.
Josean Urdangarin
Josu Landa
Joxe Aranzabal
Mikel Irizar
Luis Fernandez
Iban Arantzabal
Asier Sarasua |
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa Hekzuntzan
|
15 |
Matilde Sainz Dr.
Amelia Barquin Dr.
Iñaki Artola
Julen Arexolaleiba |
Sormena gertuko komunitatean
|
15 |
Jose Ramon Vitoria Dr.
Iñaki Urruzola
Lasarten 40 ordu euskaraz |
2. Testigantzen bidezko formazioa
|
50 |
|
Kantagintza. Bideak eta norabideak
|
15 |
Xabier Lete
Fermin Muguruza
Amaia Zubiria
Anje Duhalde
Eñaut Etxamendi Dr. |
Bertsolaritza. Hogei urteko estrategia mamitua
|
15 |
Jon Sarasua Dr.
Xabier Amuriza
Igor Elortza
Maialen Lujanbio |
Literaturgintza. Sorkuntza eta proiektua
|
15 |
Joxan Artze
Bernardo Atxaga
Txomin Peillen Dr.
Itxaro Borda |
Beste hainbat kulturbide. Esperientziak eta ortzimugak
|
5 |
Joxe Angel Lasa Dr.
Andres Gostin
Joseba Zulaika Dr. |
3. Tutore mintegiak
|
50 |
Transmisioa hezkuntza-sisteman
Sorkuntza gertuko komunitatean
Gogoeta aditu-tituluaren irakaspenez |
4. Karrera Amaierako Proiektua
|
100 |
Tutoreak:
Ikasleak aukeratzeko |
(2007-08 ikasturteko aditu tituluaren grabazioak eta ikas-materialak eskura izango ditugu).
Tokia, egutegia eta ordutegia
Aditu-titulua Eskoriatzan (Gipuzkoa) Mondragon Unibertsitateko (MU) Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI)
Hasiera eta amaiera datak: 2009/01/07 – 2009/07/01
Eskola egunak: asteazken arratsaldeak
Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara (15 minutuko atsedena)
Opor eta jai egunak: Aste Santuko oporrak: 2009/04/06 - 2009/04/20
Proiektuen aurkezpenak:
- 2009/07/13 – 2009/07/22
- 2009/09/14 – 2009/09/23
Harremanetan jartzeko bideak
Graduondokoaren koordinatzailea
Tutore mintegietako arduradunak
- Jon Sarasua
- Jose Ramon Vitoria
- Jesus Garmendia
- Joxe Aranzabal
- Andoni Eizagirre
- Iñaki Urruzola
Idazkaritza Akademikoa
idazkaritza_akademikoa@huhezi.edu
Matrikulazioa: epea, prozedura eta prezioa
Matrikula zabalik izango da 2008ko azaroaren 17tik abenduaren 15era.
Matrikula egiteko, bi modu:
- Eskoriatzara etorri, HUHEZIra: goizez 09:45-12:00; arratsaldez: 15:30-17:30
- Gurekin harremanetan jarri eta inprimakiak etxera bidaliko dizkizugu. Horiek bete eta postan zertifikatu ondoren, HUHEZira igorri (Dorleta auzoa z/g 20540).
Prezioa: 1.900 euro (hiru zatitan ordaintzekoa).
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2007ko urriaren 23an homologatua, unibertsitatez kanpoko irakasleak eguneratzeko aditu-titulu gisa.
Informazio gehiago