Sistemaeragileak:Windows 2000 Service Pack 3, Windows XP
Behar den softwarea: Microsoft Office 2003 suite baten gaztelerazko bertsioa —adibidez, Microsoft Office Professional Edition 2003 edo Microsoft Office Standard Edition 2003— edo Microsoft Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea onartzen duen Office 2003ko aplikazio baten gaztelerazko bertsioa: Microsoft Office Excel®, Microsoft Office Outlook®, Microsoft Office PowerPoint®, edo Microsoft Office Word®.
Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketea Microsoft Office 2003ren hainbat hizkuntzetako interfaze-paketearen gainean ere instala daiteke, gazteleraz instalatu bada.
Diskoko lekuaren eskakizunak:
Instalatutako Office 2003ko aplikazioek erabiltzen duten diskoko lekuaz gain,
10 megabyte (MB) disko gogorrean.
Instrukzioak
Interfaze-pakete hau instalatzeko:
Deskargatu LIP.exe fitxategia eta gorde disko gogorrean.
Egin klik bikoitza disko gogorreko LIP.exe programa-fitxategietan instalazio-programa abiarazteko.
Instalazioa burutzeko, jarraitu pantailako argibideei.
Erabiltzeko jarraibideak:
Erabiltzaile-interfazea Office 2003 Edition-en euskarazko interfaze-paketera aldatzeko, bete ondorengo jarraibideak:
Abiarazi Microsoft Office 2003ren hizkuntza-ezarpenak menu honetatik: Hasi\Programa guztiak\Microsoft Office\Microsoft Office-ko tresnak.
Hautatu zein hizkuntzatara aldatu nahi duzun Erabiltzaile-interfazea eta laguntza fitxako Bistaratu Office 2003 hizkuntza honetan zerrendan.