Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarte Aurreikuspenaren Euskal Behatokia
 

WAI-A

Azken eguneratzea: 2007/12/21
BASEen jarduerei buruzko 92/2007 Dekretua indarrean jartzea
Dekretuko xedapen iragankor bakarrean eta bere garapenean, hainbat alderdi indarrean jartzeko datak ezartzen dira.

- BASEen artean mobilizazio-eskubideen eta entitate indibidualen administrazio-gastuen gaineko arauak 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira, Jaurlaritzak eta BASEen federazioak finkatutako irizpidearen arabera.  Data hori aplikatuko zaie mobilizazioa egiteko bazkidetza-lotura haustea baldintzatzat jartzen duten erakunde bazkidetuei ere.

- Inbertsioei, dibertsifikazioei eta balorazioei buruzko arauen aplikazioa 2010eko urtarrilaren 1ean hasiko da indarrean.

- Batzordeetako egungo kideen kualifikazioari buruzko baldintzak bi urteko epean bete beharko dira. Hiru urteko esperientzia eskatzen denez, haien egitekoak betetzen urtebete daramaten kideek denbora-igarotze hutsarekin beteko dute baldintza hori. Edozein kasutan, ez da baldintza horiek betetzeko eskatuko Dekretua argitaratu eta bi urte igaro baino lehen. Hortik aurrera, kide berriek urte beteko epea izango dute kualifikazioa lortzeko.

- Bazkide osoei eta onuradunei informazioa telematika bidez ematea Dekretua indarrean hasi eta hogeita lau hilabeteko gehienezko epean gauzatu beharko da.

- Dekretuaren eraginpeko BASEek urte beteko epean Estatutuak Dekretura egokitu beharko dituzte, hau da, 2008ko maiatzaren 29a baino lehen

- Gainerako xedapenak berehala aplikatuko dira. Horrela, adibidez, entitateek Inbertsio Printzipioen Deklarazioa izan behar dute jadanik.

Dekretuaren testu osoa