|
Dekretu honen helburu nagusia Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeek (BASE) garatutako gizarte prebisioko osagarria bultzatzea da, eta horretarako, bazkide eta onuradunen aurrean, gardentasuna eta informazioa argitzeko neurriak jasotzen ditu dekretuak.
Honela, argitu beharreko informazioan, prebisioko planek eskatzen duten gastua zenbatekoa den argi azaldu behar da, baita aurreikusitako etekin helburuaren eta benetan lortutako errentagarritasunaren arteko aldea ere. Horregatik, lortutako etekina zehazteko sistema homogeneoa ezartzen da eta prebisioko plan ezberdinen arriskuaren profila jakin arazi beharko dute erakundeek. Informazio hori nola aurkeztu behar zaien arautzen da, eta dagozkien interesen defentsa egiteko jarraitu beharreko erreklamazio prozedura ere bai.
Halaber, bazkide eta onuradunen eskubide ekonomikoen aldaketa egiteko aukera arautzen da, prebisioko enplegu planei tratamendu berezia emanez, aldaketa horiek doan egin daitezkeela.
Bestalde, honako dekretuak erakundeen kudeaketa eta kaudimena hobetu eta sendotzeko arauak ezartzen ditu. Entitateek inbertsio printzipio aitorpen bat onartu beharko dute, non, besteak beste, inbertsio horien arriskuak neurtzeko metodoak eta arriskuen kudeaketaren kontrolerako aurreikusitako prozedurak zehazten diren, eta baita horien antolaketa ere, honi esker bazkide arrunten eta onuradunen aurrean Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen jarduera hobetuz.
Dekretuaren testu osoa
|