Familiei buruzko lege- eta arau-mailako xedapenak egitea .
Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Plana gauzatzea ahalbidetzen duten jarduerak egitea.
Erakundeen jarduerak koordinatzea, baita plan horretan deskribatutako erakunde pribatuenak ere, arlo horretan politika homogeneoa bermatze aldera.
Europar Batasunean indarrean dauden politikekin bat datozen familia babesteko bestelako neurriak garatzea.
Seme-alaben aldeko familia-laguntzak kudeatzea, Jaurlaritzako beste organoei dagozkienei kalterik egin gabe.
Lana eta familia bateragarri egitearen aldeko neurriak eta jarduerak sustatu eta betearaztea.
Familia ugarientzako agiria kudeatzea, eragindako gainerako administrazioetan eta erakunde pribatuetan jarduerak, prestazioak eta informazioa koordinatuz.
Familia Ugarientzako Baliabideen Gida gaurkotzea eta banatzea.
Gizartea familia eta lana zein familia eta heziketa arloak bateragarri egin beharraz sentikortzea, horren gaineko informazio-kanpainak antolatuz .